www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eleisako zazpi sakramentuben ikasikizuna
Frai Bartolome
1819

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen jatorria: Bizkaiko Foru Aldundia: Idazlan guztiak, Frai Bartolome Santa Teresa (Julen Urkizaren eta Luis Baraiazarraren edizioa), Euskaltzaindia / Bizkaiko Foru Aldundia, 2000

 

aurrekoa hurrengoa

I. IKASIKIZUNA

 

zeinetan erakusten dan:

1. Zer dan sazerdotetzako sakramentuba.

2. Zeintzuk dirian sakramentu onen gradubak edo mallak.

 

        Jesukristo geure Jaunak itxi eutsan Eleisa Ama santa bere esposa garbijari seigarren lekuban ordiako sakramentuba. Sakramentu onegaz egiten dira eleisa-gizonak. Eleisa-gizonen zeregina da Jaungoikuaren beraren urrengo otseginak edo krijadubak izatia luurrian. Balijau zatekian Jaungoikua onetarako aingerubakin. Baina bere jakiturija altubak ez eban au gura izan, ezbada aparteko sakramentu bat itxi euskun, gizonak konsagretako, santututeko ta luurrian bere ordeko izateko. Alan esan eutseen Jesus maitiak apostolubai: Artu egizu Espiritu Santuba ta parkatu egijezuz pekatubak kristinaubai. Zeubek jakingo dozu nori parkatu ta nori ez parkatu. Zeubek parkatuten dituzun pekatubak, parkatubak izango dira. Ta zeubek parkatuten ez dituzunak, ez dira izango parkatubak. Au esan eutseen Jesusek apostolubai ta areen ondorengo eleisa gizonai: Accipite Spiritum Sanctum, quorum remiseritis peccata, remittuntur eis, et quorum retinueritis, retenta sunt. Jesusek egin zituban eleisa gizon, sazerdote, obispo ta apostolu amabi gizon arrain arzaile; ta eurai emon eutseen alizatia ordiako sakramentubagaz eleisa gizonak, sazerdotiak ta obispuak egiteko, mundubak dirauban artian iraun dagijan Eleisa santan sazerdotetziak. Ez da sakramentu au guztiak artu biar dabeena, ezbada, Aaroni legez, Jaungoikuak atarako dei egiten deutseenak.

        Ordiako sakramentuba txito santuba ta jaungoikozkua da, dino Trentoko batzaarrak. Beste sakramentubak egiteko sakramentuba da, gero esango dan legez. Au gaiti, dino Erromako Katezismuak, txito kontu andijagaz erakutsi biar deutseela kura jaunak kristinaubai sakramentu onen izatia ta mesediak. Guztien onerako izango da au, dino Katezismuak. Kura jaunentzat bere bai. Euren estaduko edo bizierako egikizunak irakurrijagaz, ez dabee ezer bere galduko. Beste eleisa gizonak bere, euren bizierako zeregi nak entzunagaz, obeto goguan eukiko ditubee ta prestago kobru emongo deutsee. Baita biarrekua da ordiako sakramentuba erakustia, beste kristinau guztientzat bere. Bateti, jakin dagijen zer zor deutseen Jaungoikuaren ordeko eleisa-gizonai. Ta besteti, eurak ordenau gura badabee, jakin dagijen ze biziera santuba artuten dabeen. Guztientzat da, bada, txito biarrekua ordiako sakramentubaren dotrinia.

        Berau gaiti erakutsiko deutsut sakramentu onetan, zer dan; ze eskubide altuba gizonai emoten deutseen; ta ze mesede andikua dan. Bagoz beste gauza asko ordiako sakramentuban. Baina areek jakitia geijago jagokue eleisa-gizonai beste kristinaubai baino. Orregaiti ez deutsut esango guztiak jakitia ondo dana baino geijago. Prestau zaite bada, neure entzula onak, ainbat gogorik zurrenagaz ta konturik andijenagaz entzuteko: 1. Zer dan ordiako sakramentuba. 2. Zeintzuk dirian sakramentu onen gradubak edo mailaak.

 

 

I.

 

        Ordiako sakramentuba da, Jesukristo geure Jaunak Eleisa Ama santiari itxitako senaile agiri bat, zeinetan emoten jakon ordenetan danari meza santubari edo komuninoeko sakramentubari jagokan espirituzko alizatia. Sazerdotetzia edo ordia sakramentuba dana ta Jesukristo geure Jaunak itxi euskuna Trentoko batzaar santubak erakusten deusku, neure entzula onak. Ta sinistu biar dogu, beste kristinautzako siniskizunak legez. Esaten da dala senaile agirija. Bada, sakramentu guztiak dira agiriko gauzakin ta berbakin egiten dirianak. Ta baita au bere. Esaten da, Eleisiari itxija. Bada, sakramentu guztiak itxi eutsazan Jesukristok Eleisa Ama santiari. Esaten da, ordenetan danari emoten jakola espirituzko alizatia. Bada, sakramentu au da zeruko alizate bat gizonari emoteko. Ordenau bagarik inundi bere gizonak ezin legizan gauzak egiteko. Ez da alizate au ez indarrezkua, ez jakiturijazkua, ez diruzkua, ez mundukok emon legijona. Baina da ordiako sakramentubak gizonari emoten deutsana da espirituzkua ta zeruti jatsija. Esaten da, meza santubari edo komuninoeko sakramentubari jagokana. Bada, sakramentu onek emoten daben espirituzko alizatia, eskubidia edo potestadia izan arren gauza askotarako, bere egikizun nausija edo lelengua da meza santuba esatia, ogijaren ta ardauaren izatia Jesukristo geure Jaunaren gorputz ta odol bizi izatera biurtutia.

        Ordiako sakramentubaren alizate au guztiz santuba ta altuba dan legez, zatika edo pausuka emoten jako gizonari. Beerengo mailati asita, astiro ta pau suka, ondo pensauta ta ondo prestauta eldu dedin ordia bateti bestera ta andi goragokora, maila edo gradu nausira. Au gaiti daukaz zazpi maila edo gradu ordiako sakramentubak. Lau txikijaguak ta iru nausijaguak. Lelengo laurak dira. Ate-jaolia, irakurlia, etsai-bildurzailia ta meza-lagunzailia. Edo esango deutsegu: Ostiarijua, lektoria, exorzistia ta akolituba. Euren egikizunak esanagaz aituko dozu obeto ordiako maila edo gradu oneek zer dirian.

 

 

II.

 

        Eleisa-gizon izateko asipena da obispo jaunak buruko ulia moztuta, koroia egitia ordenau gura dabenari. Ez da au ordenetia. Ez jako emen alizate espirituzkorik emoten gizonari, ezbada da ordiako sakramentuba artuteko prestaera bat. Ordiako lelengo mailiari esaten jako ate-zaintzia edo ostiarijua. Orduban emoten jako gizonari espirituzko alizatia, eleisako atiak isteko ta edegiteko; eleisan egotia merezidu ez dabenai atiak isteko; ta merezidu dabenai edegiteko. Ate-jaoliaren zeregina da erejiak, eskomulgaubak ta agiriko pekatari inpamiak eleisati (sartuten badira) ateratia. Ta eleisako atei kontu egitia. Atarako emoten deutsaz obispo jaunak giltzak, ordenetan dabenian.

        Bigarren mailia da irakurlia edo lektoria. Orduban emoten jako gizonari, leenaren gainera, alizate espirituzkua eleisan irakurteko Jaungoikuaren berbia altu ta guztiak dantzubela. Baita sakramentu onegaz emoten jako irakurliari grazija bere, espiritu onagaz ta zur irakurteko Eskritura Sagraduba, bai testamentu zaarrekua, baita barrikua bere. Onen eginkizuna da eleisan, guztiak entzun legijen lekuti, Eskritura Sagraduba irakurtia ta kristinaubai dotrinia erakustia. Irugarren mailia da etsai-bildurzailia edo exorzistia. Ordia onetan emoten jako gizonari alizatia, endemoniauben gainian Jaungoikuaren izen santubari dei egiteko ta eskubak iminteko, demoninua bildurtu dedin ta aldendu dedin kristinauba ganik. Onetarako dagoz Eleisan giza aldirik giza aldirako sinistutiagaz etsaijak konjuretako liburubak. Atariko liburuba emoten deutsa obispo jaunak etsaibildurzaile ordenetan dabenari ta esaten deutsa: Artu egizu ta buruz ikasi egizu. Alizatia edo eskubidia daukazu batiatu nai batiatuteko prestetan dagozan endemoniadubai eskubak iminteko. Eleisa santan beti ezautu da, gizon gorputzetako demoninuak konjuretako, bildurtuteko edo kenduteko alizatia. Jesusek berak bota zituban demoninuak gorputz askotati. Apostolu santubai bere emon eutseen alizatia, bere izenian endemoniadubak askatuteko. Ta geratu zan Eleisan ordiaren irugarren maila au, zeinegaz eleisa-gizonak artuten daben kristinaubak ta kristinaugeijak etsaijetati askatuteko edo libretako espirituzko alizatia. Au gaiti esan legijo sakramentu oni, exorzista esaten jakon legez, etsai-bildurzailia nai etsai-kenzailia. Ez dago geure Eleisa egijazkoti kanpora onako alizaterik. Moruak, jentilak ta erejiak ez dabee gizon bat edo emakume bat demoninuetati askatu. Jesusen, apostoluben ta geure eleisa gizonen egikizuna da au.

        Laugarren mailia da meza lagunzailia edo akolituba. Esaten jako meza-lagunzailia. Ez berak mezako laguntasun guztia beti meza esaliari egiten deutsalako, ezbada bere egikizun guztia dalako meziaren laguntasunerako. Oni emoten jako espirituzko alizatia. Lelengo: Sazerdotiari mezia erasoteko. Bigarrenian: Sazerdotiak lagun jantzijak daukazanian mezia kantetako, orduban meza-lagunzaliliak emon biar deutseez arei eskubetara binajerak ta beste mezatan biar dirian gauzak. Irugarrenian: Ebanjelijua kantetan danian, meza-lagunzailiak edo akolitubak eruan biar ditubee kandela ixiuak kandelerubetan (zeintzubai esaten jakuen zirijalak) ebanjelijua kantetan dabenaren albo bijetara. Au da meza-lagunzailen egikizuna. Onetarako emoten jakue espirituko alizatia.

        Ordiako sakramentubaren lau maila edo gradu oneek artuten ditu lelengo eleisa-gizonak. Eurakin prestetan da gizona ordia sagradubak artuteko. Bada, lau maila esan dirian oneek ez dira ordia sagradubak. Leenagoko giza aldijetan txito ziur ta zintzoro gordetan zituben bakotxak bere egikizunak, esan dirian lau maila edo gradubetakuak. Ate-zainak zaintu biar zituban nai ta nai ez eleisako atiak. Irakurliak egin biar zituban eleisan meza kantauko epistoliaz ta ebanjelijuaz gainerako Jaungoikuaren berba irakurtiak. Etsai-kenzailiak egin biar zituban eleisako konjurubak. Ta meza-lagunzailiak berari jagokazan biarrak.

        Oneen urrengo dira beste iru ordia sagradubak. Onei esaten jakue subdiakonuba, diakonuba ta sazerdotia; edo subdikonutzia, diakonutzia ta sazerdotetzia. Subdikonutzia da diakonubari lagundutia. Ta diakonutzia da sazerdotiari lagundutia. Subdikonutzia da ordia sagraduba. Onen egikizuna da meza kantauba sazerdotiak esaten dabenian lagun jantzijakin, diakonubari altaran lagundutia. Ostija, kalizia, ardaua ta ura ta beste mezatan biar dirian gauzak diakonubari eskura emotia, ak sazerdotiari prest euki dagijozan, biar orduban. Baita subdiakonubaren zeregina da orain mezatan epistolia kantetia bere. Baita bere zeregina da, meza esaten daguan sazerdotia inok azorau ez dagijan, kontu eukitia bere.

        Ordiako sakramentubaren maila onetan artuten dau gizonak, esan dan guztia egiteko ta eleisako ontzi sagradubak eskubetan erabilteko alizate espirituzkua. Ordia au sagraduba da, leen esan dan legez. Alan geratuten da subdiakonuba eleisa gizon santututa. Ordia sagradu au artuteko eskatuten jako eleisa gizonari boto kastidadekua edo gorputzeko ta arimako garbitasunaren eskinija Jaungoikuari egitia. Berau gaiti subdiakonuba gizon sagraduba da. Ta agaz aragizko pekatuba egiten dabenak austen ditu gitxienaz agindu santu bi ta egiten ditu pekatu bi.

        Diakonutzia da sazerdotetziaren urrengo mailia. Alan emoten jako gizonari ordiako maila onetan alizate geijago, leengo maileetan baino. Diakonubaren zereginak dira: Lelengo: Obispo jaunari jarraitutia; sermoia egitera doianian obispo jauna zaintutia ta kontu egitia; ta meza santuban ta beste sakramentu egitetan obispuari ta sazerdotiai lagundutia. Bigarrenian: Meza kantauban ebanjelijua kantetia. Irugarrenian: Obispo jaunaren ezauberarako, begiratutia ta kontu egitia errijan nor zelan bizi dan, agiriko pekatuba ta eskandalubak erremedijau ditezan. Laugarrenian: Ebanjelijua prediketia. Bostgarrenian: Komuninoe santuba kristinaubai emotia. Zeregin oneek ta beste asko bere emoten jakoz diakonubari, ordenetan danian. Baina obispo jaunaren aparteko aginduba bagarik, ez ditubee guztiak orain egiten. Diakonubak euren ordian artuten daben alizate espirituzkuaren, egikizun altuben ta eurak euki biar ebeen ontasunaren ta zuzentasunaren ezauberia daukagu Eskritura Sagraduban. Baita san Esteban ta san Lorenzo martiri diakonuben bizitzetan bere.

        Sazerdotia edo sazerdotetzia da ordiako sakramentubaren maila nausija. Baina aitu biar dau kristinaubak sazerdotetzia dala modu bitarakua. Bata da arimakua edo kristinaubaren espirituban daguana. Ta bestia, ordiako sakramentubari jagokana ta agiriko gauzetatn egiten dana. Batiatuta dagozan kristinau guztiak, ta batez bere grazijan dagozanak, moduren baten sazerdotiak dira. Oneek Jaungoikuaren adiskidiak dira Jaungoikua maite dabee bijotzeti. Ta gorputz ta arima dira Espiritu Santubaren egonlekubak ta Jesusen espirituzko gorputzaren zati bizijak. Oneek ondra andija egiten deutsee Jaungoikuari. Ta egun oro egiten deutseez Jaun zerukuari euren bijotzen ta nai zuzenen eskini santubak. Au gaiti esaten deusku san Pedrok bere kartaan kristinau guztioi, Jesukristok, bere odolagaz geure pekatubetati garbituta, egin ginduzala bere Aita Jaungoikuaren sazerdote.

        Onezaz gainera itxi euskun Jesukristo geure Jaunak ordiako sakramentuba agiriko sazerdotetzarako. Agiriko sazerdotetza onek aintxinako Lege Zaarrian euki eban asipena, orduban izan zaatekian moduban. Orduko sazerdoten eginbiarrak agindu eutseezan Jaungoikuak banaan banaan Moisi ta Aaroni. Jesukristo geure Jaunak itxi euskun sazerdotetza agirikua da Eleisa guztia zaintu ta gordetan dabena. Sazerdotetzia berez bakarra da. Baina onek bere iru maila edo gradu daukaz. Lelengua da sazerdote utseena. Onei emoten jakue ordiako sakramentuban alizate espirituzkua mezia esateko, kristinaubai pekatubak parkatuteko ta baustismoko sakramentuba, komuninoekua ta extrema-unzinoekua emoteko. Baita beste eskubide asko bere emoten jakoz sazerdotiari, ordenetan danian. Bigarren mailia da obispotzia. Obispo jaunak dira geure arimen jaolaak, geure arzainak, geure arimen gurasuak. Oneen egikizunak txito dira altubak ta pisutsubak. Eurak daukee alizatia, beste sazerdotiak ezin legijezan sakramentubak egiteko, zeintzuk dirian konpirmazinoeko ta ordiako Sakramentuba. Irugarren mailia da artzobispotzia. Artzobispuak dira beste obispo, sazerdote ta kristinauben gurasuak legez. Patriarkak beste ainbeste legez dira. Dira kristandadeko guraso nausijak. Baina guztien buruba luurrian, obispo nausija, artzobispo nausija, patriarka nausija, Jesukristoren ordekua da Aita Santu Erromakua. Onei guztioi zor deutsegu, laugarren aginduban esan zana.

        Begiratu bada, kristinaubak, Jesukristo geure Jaunak zelan gura izan eban gizonak prestetia, sazerdotetza santuba artuteko. Geijago luzatu bagarik emon daijoguzan Jesus maitiari eskerrak, geure gatxen erremedijorako bidiak alan prestau deuskuzalako. Baina dotrina onetan entzun dozunagaz ez dozu sazerdotetziaren ezaubera andirik artu izango, leen zeunkan baino geijago. Nora ezekua da orainginokua esatia, bere ezaubera puska bat artuteko. Prestau zaite oraindino obeto, sazerdotetziaren beraren alizate zerukua entzuteko geroko dotrinan. Orduban alabauko dozu aingerubakin geure Jaungoiko maitegarrija. Aitiaren, Semiaren ta Espiritu Santubaren izenian. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa