www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eleisako zazpi sakramentuben ikasikizuna
Frai Bartolome
1819

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen jatorria: Bizkaiko Foru Aldundia: Idazlan guztiak, Frai Bartolome Santa Teresa (Julen Urkizaren eta Luis Baraiazarraren edizioa), Euskaltzaindia / Bizkaiko Foru Aldundia, 2000

 

aurrekoa hurrengoa

SAKRAMENTU GUZTIAI JAGOKUEN IKASIKIZUNA

 

zeinetan erakusten dan:

1. Zer dirian Sakramentubak.

2. Nok itxi euskuzan.

3. Zeinbat dirian Jesukristo geure Jaunak

itxi euskuzan sakramentubak.

4. Zetarako itxi euskuzan.

 

        Erromako Katezismuak sakramentu santuben erakutsija asten dabenian, esaten deusku, neure kristinaubak, «kristinautzako ikasijaren zati guztiak eskatuten deuskubeela txito ardura andija, ainbat onduen ta ziatzen guztiak ikasteko ta ezaututeko. Baina sakramentu santuben dotrinia izanik Jaungoikuak aginduta noraezekua geu salbetako ta ain onera andikua geure arimetarako, berak eskatuten dabela kura jaunen aparteko arduria ta kontuba, ainbat argiruen, zuzenen ta sarrijen kristinau piel guztiai erakusteko. Kristinaubak jakinda egon ditezan zelan prestau biar dabeen sakramentu santubak errezibiduteko ta ze grazija ugarijak zeruti artuten ditubeen sakramentu santubakin; ta sazerdote jaunak gorde dagijen Jesukristo geure Jaunaren esana, zeinek dinuan: Ez egijezu txakurrai bota gauza santuba, ezda joija ederrak bota bere lau oinekuen artera».

        Emeti ezaututen da, neure entzula onak, ze bierrekua ta premina andikua dan kristinaubarentzat, sakramentu guztiai ta bakotxari jagokan doktrinia ondo ikastia. Sakramentubak dira zeruko grazijak geure arimetara erasteko bidiak. Eurak dira Jaungoikuaren ontasunak, Jesukristo geure Jaunaren gizatasunaren ta erijotza penazkuaren bitartez, gizonetara dakarreezanak. Eurak dira Eleisa Ama santiari Jesus bere Esposo maitiak itxi eutsan jantzi barrija ta grazijazkua. Eurak dira, bizitzako ura beti darijuen iturri ugarijak ta garbijak. Eurak dira, zeruko jakiturijak Eleisa santiari itxi eutsazan zazpi pillar mirarizkuak. Leendanaz, antxinati Jaungoikuak gizonai aitu emon gura izan eutseen zelanbait sakramentu santuben ezauberia, euren grazija ta ontasun esan ezin legizanak. Alan sinistu daikegu, kristinaubak, zazpi sakramentu santuben ezaungarrijak edo irudijak diriala Eskritura Sagraduban, Jesukristo geure Jaunaren etorrieria ta sakramentubak baino oskozaz leenagoti irakurten ditugun ainbeste zazpiko gauza. Mundubaren zazpi edadiak. Espiritu Santubaren zazpi doiak. Abraanen zazpi bildotsak. Garbituteko zazpi egunak. Ogi jagigarri bagakuen zazpi egunak. Zakariasen zazpi egunak. Bere miraarizko arrijaren zazpi begijak. Altariaren zazpi inutztutiak. Sagrarijoko atiari egin biar oi jakozan atzamarragazko zazpi odoldutiak. Naaman garbituteko, Jordango ibaiko zazpi muxak. Ejitoko zazpi urte ugarijak. Zazpi birtute nausijak. Ta beste onako asko, zeintzubetan Jaungoikuak lege zaarrian markauta itxi euskuzan zazpi sakramentu santubak.

        Sakramentu santuben onerak ta grazijak neurri bagakuak dira, neure entzula onak. Bera gaiti kristinaubak imini biar dabee txito ardura andija, Sakramentuben dotrinia edo erakutsija ondo baino obeto ikasteko. Sakramentubetan bagoz gauza asko, eleisa gizonai bakarrik jagokuezanak. Oneek zubei erakusten ni kansetia, alperrikuaz gainera, izango litzaateke azartu lotsa arin onekua. Bada, zuben arimen jaola jaunak ta eleisa gizonak ez dabee ene esanaren biarrik, euren egin biarrai ondo kobru emoteko. Kristinau piel guztiai jagokuena, guztiak ikasi biar dabeena, guztiak ondo jakin biar dabeena ta sakramentu santubak errezibiduteko edo bere ariman leku emoteko guztiak biar dabeena da, sakramentu bakotxian ta guztietan esango deutsudana. Baina sakramentu bakotxaren izatia ta egitiak erakustera orduko, esango deutsut ikasikizun onetan sakramentu guztiai jagokuena: 1. Sakramentubak zer dirian. 2. Nok itxi euskuzan. 3. Zeinbat dirian Eleisa Ama santiaren sakramentubak. 4. Zetarako dirian. Entzun egizu gogo onagaz.

 

 

I.

 

        Sakramentubak zer dirian aituteko jakin biar dau kristinaubak, sakramentubaren izenagaz gauza asko aituten emoten diriala. Batzubetan esaten jako sakramentuba edozein gauza santuri, santuba dalako beste bagarik. Beste batzubetan ixilik euki biar dan gauziari esaten jako sakramentuba. Baita beste askotan juramentubari bere. Baina, ez juramentuba, ez isilik euki biar dan gauzia, ez edozein gauza santu dira Jesukristo geure Jaunak Eleisa Ama santiari itxitako sakramentubak. Sakramentu oneek dira, Erromako Katezismuak dinuan legez, agiri ez dan grazijaren senaile agirijak, geu salbetako, Jesukristo geure Jaunak itxijak. Invisibilis gratiae visibile signum, ad nostram justificationem. Esaten da, agiri ez dan grazijaren. Bada, sakramentubak ariman iminten deuskuben grazija ez dogu ikusten. Ta ikusi bere ezin ginai, espirituzkua dalako. Baina pediagaz sinistuten dogu. Esaten da, senaile agirija. Eleisako sakramentu guztiak agiriko gauzetan dagozalako. Batiuan ikusten da seina uragaz garbituten ta entzuten dira bautismoko berbak. Konpirmazinoian ikusten da orijo santubagaz igorzten ta entzuten dira berbak. Konpesinoian ta beste sakramentu guztietan agiriko gauzia edo entzun edo ikusi edo sentidu legijana da, sakramentuba egiteko popuertza biar dana. Au gaiti da sakramentuba agiri ez dan grazijaren senaile agirija.

        Esaten da, sakramentubak diriala geu salbetako Jesukristo geure Jaunak itxijak. Ad nostram justificationem. Bada, gero esango dan legez, sakramentu guztiak eta bakotxa itxi euskuzan Jesus maitiak, geu salbetako. Senaile ezagun ta agirijetan itxi euskun Jaungoikuaren Semiak, geu salbetako popuertza biar dogun agiri ez dan grazija. Senailia da san Agustinen esanian, agiri dabenaz gainera, beste gauza bat aituten emoten dabena. Senaile batzuk euren izatez aitu eragiten dabee agiri dabeenaz gainera zerbait. Keia da subaren senaile agirija ta berezkua. Beste senaile batzuk, eurenez ez dabee agiri dabeenaz gainera ezer aitu eragiten. Baina bai gizonak aintzat artuta daukeezalako. Ontzijaren puntako senailiak esaten dau, ontzi a ze erreinutakua dan. Prailiaren abitubak esaten dau, praile a ze erlijinoetakua dan. Ta alan beste senaile aintzat artu asko. Onetariko Jesukristo geure Jaunak aintzat artutako senaile agirijak dira sakramentu santubak. Jesus Jaungoikuaren Seme gizon eginak aintzat artu zituban bere sakramentu santuben geitzat ura, orijo santu balsamotuba, pekatuben damu agertuba, ogija ta ardaua, obispo jaunen esku imintia, gizon eta emakumen gorputzak... Ta Jesus geure Salbatzaile onak berak izentauta itxi zituban, sakramentuben gei onei esatia gura izan eban berbak bere, zeintzubetan emon euskuzan sakramentu santubak, agiri ez dan grazijaren senaile agirijak, geu salbetako. Onetan dago, kristinaubak, sakramentuben izate guztia.

 

 

II.

 

        Jesukristo gure jaunak berak itxi euskuzana sakramentu santubak, inok bere ukatu ezin legi, pedian faltau bagarik. Bada, Jaungoikuari berari edo Jesukristo Jaungoiko ta gizon egiazkuari jagoko bakarrik sakramentubak pundetia edo egitia. Jaungoikua da bakarrik guztia daikiana. Ta Jaungoiko guztiz alsubak emon eu[t]san Jesus bere Seme gizon eginari zeruko ta lurreko alizate guztia. Alan esaten eutseen Jesukristok bere apostolubai, jentiai prediketara ta sakramentubak egitera bialduten zitubanian. Zeruko ta lurreko eskubide guztia neuri emon jat, esaten deutse. Ta juanda, eraku[t]si egi jozu mundu guztiari neure legia ta batiatu egizuz guztiak. Emen aituten emoten deusku Jesukristo geure Jaunak, bera dala sakramentugina bakarrik. Berak itxi deuskuzala sakramentu santubak. Ta Jesukristoren beraren izenian ta bere birtutiagaz egiten diriala sakramentu guztiak. Augaiti dino san Agustinek, zein batak batiatu, zein bestiak batiatu, bardin emoten jakola arimiari sakramentubaren grazija. San Pedrok batiatuten badau bere, Jesukristok batiatuten dau. Ta Judasek batiatuten badau bere, Jesukristok batiatuten dau, dino san Agustinek. Jesukristo geure Jaunarenak dira sakramentu guztiak ta bakotxa. Ez zeruko ainjeru guztiak, ez patriarka ta propeta guztiak, ez apostolu ta beste arima on guztiak bat eginda bere, ezin eukeen ta ezin legije geuri pekatubak parkatuteko ta grazia emoteko duinako sakramentu bat. Orregaiti sinistu biar dogu, neure entzula onak, geure kristinautzako sakramentu guztiak eta bakotxa diriala Jesukristo geure Jaunak geu salbetako itxijak. Alan aginduten deusku Eleisa Ama santiak Trentoko bere batzarrian.

 

 

III.

 

        Baita Eleisa Ama santiak berak erakusten deusku ereje gaistuen kontra, Jesukristo geure Jaunak geuri itxi euskuzan sakramentubak, zazpi diriana bere. Zazpirak kontetan ditu Eleisa Ama santiak banaan banaan Trentoko batzaar santuban. Ta dira: Bautismua, konpirmazinoia, komuninoia, penitenzia, estrema unzinoia, ordia ta eskontzia. Inok esaten badau, dino Eleisa Ama santiak, lege barriko edo ebanjelijoko sakramentubak, guztiak eta bakotxa ez diriala Jesukristo geure Jaunak itxijak; edo zazpi baino gitxiago edo geijago diriala; edo areetati bat edo bat ez dala sakramentu egijazkua, au esaten dabena izan dedilla eskomulgauba, izan dedilla madarikatuba, ez dagijala Jaungoikuagaz parterik izan. Anatema sit.

        Zazpi sakramentubetati lelengo bostak preminakuak dira, gizona salbetako. Esan gura dot onegaz, gizonak isten baditu desprezijoz lelengo bost sakramentubak edo areetati bat nai bat, egingo dabela pekatu. Sakramentu bakotxaren erakutsijan esango da zetaragino dan euren preminia. Ta zelan dirian lelengo bostak guztiz biarrekuak, geu salbetako. Beste bijak ez dira popuertzakuak, ezbada geure eskuban Jesukristo geure Jaunak itxi eban eurak errezibidutia edo ez errizibidutia. Alan eleisagizon egitia ta ezkondutia ez dira popuertzakuak batenzat bere eurenez, salbetako. Sakramentu santubai zelan ariman leku emon biar jakuen edo zelan errezibidu biar dirian; nos leku emon biar jakuen; zelan kristinaubak prestau biar daben bere parteti, sakramentubai leku emoteko; zer egiten dabeen ariman, biar dan prestaera onagaz leku emoten jakuenian; zeintzuk dirian barristau ezin legizanak ta betiko markia ariman iraasten dabeenak; ta kristinaubak zetan faltau oi dabeen sakramentu santuben gainian; one[e]k gauza guztiok erakutsiko dira sakramentu bakotxian. Bada, guztiak era batera ezin esan legiz ondo adituteko moduban. Inun bere ez da obetuago ezaututen, neure kristinaubak, Jaungoikuaren jakiturija altuba ta geuri deuskun maitetasun neurri bagakua, sakramentu santubetan baino. Emen zabalduten dira zeruko ondasun andijen atiak ta Jaungoikuaren miserikordijak. Au ondo ezaututeko, gogoratu biar dau kristinaubak sarri, zetarako Jesukristo geure Jaunak itxi euskuzan sakramentu santubak, biar dan prestaeriagaz eurakin balijetako ta esker onagaz Jaungoikuari erantzuteko.

 

 

IV.

 

        Zetarako deritxazu bada, kristinaubak, itxi euskuzala Eleisa santan Jesus maitiak sakramentubak? Ah, neure entzula onak! Ondo ezautu al baginai au, berau askoko litzaateke geure bijotzak Jesusen amodijo santubagaz ixioteko. Gizonen ta aingeruben jakiturija bere ez da elduten gauza au ondo ezaututera. Pensau daigun, bada, al daigun moduban, geure zeruko Aita mansuaren ontasuna sakramentu santubetan. Geu salbetako Jesukristok itxi euskuzala sakramentubak, dino Erromako Katezismuak Trentoko konzilijuagaz. Ad nos tram justificationem. Baina au esan arren, ez da erraz ondo adituten sakramentubetan Jaungoikuak deuskun amodijua ta opa ona. Bada, Jaungoikuak modu askotara salbau gindukezan. Salbau gindukezan bere Seme bakarra gizon egin bagarik. Baita gizon eginda bere, erijotza gogorra kurutzian artu bagarik. Baita Jesukristok erijotzia artuta bere, gu salbetako bidia itx[i] eukian beste modu askotara. Itxi eukian geure salbazinoia sakramentu baten, zazpitan itxi eban legez. Baita itxi eukian sakramentu bakar a mundu baztar baten. Ta agindu jente guztiai ara juateko, salbau gura beeben. Itxi eukian mundu guztian persona bat bakarrik, batiatuteko. Beste bat bakarrik, konpesetako. Beste bat bakarrik, komulgetako. Ta onan beste sakramentuben emonzaillak. Ta agindu euskegun Jesukristok, geure salbazailiak, persona bakar areetara juateko sakramentubak artuten, salbau gura dabena.

        Zeinbat onako ta gatxagoko modu ez eukazan Jaungoikuaren jakiturijak gu salbetako? Ta zer izango zan gugaz orduban? Oh ze larrijak ta penaak, ain bide gatxak itxi baleuskuz geu salbetako! Zer izango zan geugaz, ain urrin, ain gora itxi baleuskube geure pekatuben parkazinoia? Batio biar bakotxian, konpesau biar bakotxian, komulgau biar bakotxian ta ordendu biar bakotxian juan biar izan bagendu Erromara, Jerusalena edo leku urrinago batera, pekatuben parkazinoiaren eske. Zer izango zan gugaz? Ta urrin atara juanda an egon biar izan bagendu sakramentubaren zain ogeta amazortzi urtian geure arimak garbituteko, piszina ondoko gizon banatuba edo tulliduba pozu onduan egon zan legez, ze nekiak izango zirian guriak? Oh, ze gatxa gure salbazinoia! Nor juango ete zan bigarrenian Erromaragino konpesetara? Ta ze gitxi irugarrenian, pekatu egin arren? Ta zeinbat pekatari inos bere juan bagarik illgo zirian? Ta orregaitino bere esker andijak zorko geuntsazan Jesus geure Salbazaile maitiari, zan moduban zala, kostetan zana kostetan zala ta bere, salbetako bidiak prestau euskuzalako ta zeruko ate santubak edegi euskuzalako.

        Baina ez, kristinaubak, Jesus geure arimen Erosla bigunak, amodijozko erraijen jaube onak, beretzat gura izan zituban penaak, gatxak ta azken bagako erremedijo gogorrak. Ta guretzat era ona, neke bagakua, presta ta seguruba, geure arimak salbetako. Diru bagarik, izerdirik bota bagarik ta kansau bagarik emon gura deusku Jaun zerukuak sakramentubetan gure pekatuben parkazinoia ta zeruko glorija. Geuri onduen jagokuzan, geuk naijen oi ditugun ta geuretzat errezen dirian gauzetan itxi deuskuz Jesukristok sakramentubak.

        Lelengo: Jesukristok itxi euskuzan zazpi sakramentu ta ez geijago ta ez gitxiago. Ta au, zazpi modu jagokazalako onduen gizonaren bitzi aldijari. Gizonari lelengo jagoko jaijotia. Ta jaijotiak emoten deutsan legez gizonari argitarako edo mundurako izatia, alan batiuak emoten deutsa kristinaubari lelengo graziarako edo zerurako izatia. Augaiti da batiua grazijazko jaijotzia. Jaijo danari jagoko sendotutia ta indartutia. Alan konpirmazinoeko sakramentubak sendotu ta indartuten dau pedian, batiatuta daguana. Sendotuta indartsu egon arren, janarija biar dau gizonak, argaldu ta jausiko ez bada. Beste ainbeste kristinautzaan. Alan itxi euskun Jesukristok bere gorputz bizija komuninoeko sakramentuban geure arimen janaritzat, espirituba argaldu ta jausi ez dakigun. Sendo egon arren, ta ondo jan arren jazo lekijo gizonari gaisotutia ta biar dau osagarrija. Alan itxi euskun Jesukristok, arimia gaixotuten daneko osagarritzat, konpesinoeko sakramentuba.

        Osatu arren, gatx onduan biar da sendogarrija, gatx ondokinak kenduteko ta leengo osasunera gizona biurtuteko. Alan itxi euskun Jesukristok extrema unzinoia erijotzako ordurako, pekatuben ondokinak parkatuteko ta arimia osasun onera biurtuteko. Gizonak bizi izateko biar dau nok erakutsi ta nok konbernau. Alan zerurako bidetan. Onetarako itxi euskun Jesukristok ordiako sakramentuba, euki daiguzan obispo ta sazerdote jaunak geuri zerura bidia erakutsi eiguben. Azkenian gizonari jagokana da, zerubak emoten deutsan pamelija aztia. Atarako itxi euskun Jesukristok ezkontzako sakramentuba, seme alabak zerurako azteko. Oh, ze jakiturija andija ta ontasun neurri bagakua erakusten deuskun Jesus maitiak bere ta geure sakramentu santubetan! Ain merke, ain erraz ta ain ugari itxi euskun geure pekatu guztien parkazinoia ta arimako salbazinoia.

        Bigarrenian: Itxi euskuzan sakramentubak agiriko gauzetan, geu gorputzezkuak garialako. Izan bazina zeu espirituzkua, dino S. Juan Krisostomok, emongo eutsuzan Jaungoikuak bere doiak espirituko gauzetan. Baina zeu zarian legez gorputzezkua, alan emon eutsuzan bere grazijak eta doiak agiriko senailetan.

        Irugarrenian: Itxi euskuzan Jesukristok sakramentu santubak kristinau pielen marka edo ezagungarritzat. Sakramentu santubak autortutian ta aintzat artutian ezaututen dira kristinaubak. Sakramentubak egiten gaitube kristinau ta Jaungoikuaren seme. Eurak parkatuten deuskubez pekatubak. Emoten deuskubee grazija, arimiaren arerijuak goituteko indarra ta azkenian zeruko betiko glorija, zein opa deutsudan guztioi Aitiaren, Semiaren ta Espiritu Santubaren izenian. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa