|
Hitzak ebakitzean
GALDERAK GAUPEAN
Arratsak osatu du bere nekea egunaren hondarrean, halan ere nik kunplitu dut gogartea pausuen gurpilean...
Izan hala ez izan das sein ezposiblearen eremuan, zoriontsua ez izan zorion berriaren ritmoan, zentzunak ixildu ta deusa ametitu orduen gurpil honetan...
Amiltegiaren ertzari itsasia dagoen arte iharra iduri, galdera alferrezkoak hatzazalez heltzen niri, heltzen bai triste ta urduri eremu honen nahigabe luzean...
Ah, eremuan galderak nola basoiloaren ohiuak hilargi hotzaren distira ebakian.
Gaupearen doluan pinu mordo mikatzak, haritz zauri berdoxtak —arte ihar moreak—, desesperaziozko galderak...
Lurra, lurra, lurra ta lurraren hautsa ta luzea..., arbolak, arbolak, arbolak ta arbolek duten aspaldiko legea.
Galderak, galderak gaupean idiaren zangoa bezala soroaren ohean. Nire zalantzak zutik daude adarrak antzean, nire bideko lagunak zer dira beldurti hala konkistatzaileak, geldo hala harroak, nekazari etsi hala utopizaleak?
Monotoniaren hautsak gizonak erreboltatu ditu, baita abereak, piztiak, beste guztiak, hemen ez da obedientziarik, denak kausitu dira deskontent, gerlari, matxino ta erreboltari, gure erreboltaren harriak ez du stop eginen zigorraren saretan ezik, baina abere hau ez da egoteko ixil loturik, katerik frango baitu hautsirik.
Sasitik irten den beleak kroa zikin bat bota dit, bele nazkagarri, alena!, nire kateen barre dagiena...
Lurrak eta galderak hauts erreboltatuaren erantzunetan, gure galderak eskulturak bezain handi, altu, gardenak...!
1973
Hitzak ebakitzean |