Hitzak ebakitzean
Luis Mari Mujika

Kriselu, 1975

 

 

ZURRIOLAKO ARROKETAN

 

        Zurriolako arroketan,

arroka berde, hotz, kozkorretan

olatuak bere iledia uzten du,

arroketan bai, arratseko lotsa berdetan...

Olatuak zaplaztekoa arrantzalearen kainaberari,

olatua zaldi harro, erotiko bezala,

   harrien gainean luze ta handi etzaten da...

 

Zurriolako olatu izengabeak

        kutxara gizen, galanten antzera

        ur berdezko salda guztizkoa

        harriari, lur-amari...

Kursaal-go olatuak urrutiko harrien oihartzuna,

agian, Eskoziako sorginen intziria,

edo eta Irlandako druiden garraisia...

 

Nire olatua zoriona bezain kosmikoa, beraldikoa da,

andregaia bezain eder, bikain, zuria,

lehenengoz afarrez estalia,

gero bilhuts, larrugorri,

        grinazko uretan idekia...

 

Olatuak, olatuak Zurriolako arroketan,

        arrats honetako bederatzietan...

 

1974

 

Hitzak ebakitzean
Luis Mari Mujika

Kriselu, 1975