Hitzak ebakitzean
Luis Mari Mujika

Kriselu, 1975

 

 

NIRE HUTSUNE BAKOITZA

 

   Nire zulo

ta hutsune bakoitza

bere soinak

betetzen du,

gorputzaren borobilak

bere haragiaren hibai

                      ta usainak

nire hutsune oro

betetzen du...

 

Sua, kobrea, ta egarria

zara, maitea,

nire grinak

basoko piztiaren kolpeak

bezain bortitzak dira...

 

Eguzki gori ebakiaren

zorrotza dute

nire desirek,

ah, maitea,

zure musuaren beroa

nolako kolpea,

nola-nolakoa...

 

Biok bat gara

ura ta lur egartia bezala,

itsas hedatua

ta kontinentearen luzea bezala...

 

1973

 

Hitzak ebakitzean
Luis Mari Mujika

Kriselu, 1975