|
Hitzak ebakitzean
HERRIAREN ALDE
Dudaren mailuak —kazkabarra antzean— kolpeak niregan, kolpe herstuak, lur zekenean...
Existentziak bere haginkadaz hara-hona nabila, ah, saminak bere mugidan utz nadila!
Gazte bat hil da herriaren alde. Begiak, antsiak, eskuak ditu zurbildurik. Bere asmoak —zangoak— penduloak antzo zintzilik.
Herioaren kolpeak. nire herriari ideki dizkio: begiak, bihotzak, pulmoiak —zorigaitzak—. Ez, ez mintza, gazte hori herri honen alde, —herriarengatik herriaren zale— hil da.
Gazte ausartak gure ahuleriak salatu ditu.
Ez, ez mintza, gazte hori herriaren alde hil da!
1967
Hitzak ebakitzean |