Hitzak ebakitzean
Luis Mari Mujika

Kriselu, 1975

 

 

HIRIKO ZARATA ZOROAK

 

   Hiriko zarata zoroak,

fluor dirdiratsuak

koinak bizi baten

humorea du.

 

Hiriaren zaratak

irensten ditu

kotxeak,

busak,

 

gizonen asmoak,

kabaret gorriko

musika gong bizkor,

blu leunak.

Nik nire ixila

eta sekretua

ezin dut gorde,

baina

egon nadila.

Mistiko bat izan

nahi nuke kalean,

ni kalearen ihes,

desertuaren amets.

Biziaren gezurra

nabarmena zen

eskaparate, txartel

—boulevarretan—,

izter kobrezko,

koinak gazizko

musika pop zorotan...

 

                Hiriko zarata zoroak

                humorea du...

 

1968

 

Hitzak ebakitzean
Luis Mari Mujika

Kriselu, 1975