Hitzak ebakitzean
Luis Mari Mujika
Kriselu, 1975
AMETS ONIRIKOA
Bele beltzak, hegaka,
arratsaren ahoan
serios zebiltzen...
Gizonen kantak,
beleen ahotsak
asmamenaren errotan
adu beltz
bihurtzen ziren.
Plastikozko abenidak
pasa nituen,
kotxeek,
idiek —tankeek—
argiek —zibilek—
eskaparateek
keinu egiten zuten.
Gero emagalduek
musu kiratsez
—tenazak bailiren—
itsasten gintuzten...
Nire poema
amets oniriko
—infraerotiko—
bat baino ez zen...
1969
Hitzak ebakitzean
Luis Mari Mujika
Kriselu, 1975