Hitzak ebakitzean
Luis Mari Mujika
Kriselu, 1975
BRONTZEZKO ELTZE GORRIAN
Brontzezko eltze gorrian
—ikuspen zoragarrian—,
ni lurra nintzen
ni hau lurra zen.
Lurra eta ni
elkar eginik,
nire arnasa
kosmo uztarri.
Lurra nigan,
ni lurragan
harrigarri.
Elkar hartuta
batean soinak,
ahal bezainbat,
lur senidea!,
bizitzailea,
herstu nazak!
1969
Hitzak ebakitzean
Luis Mari Mujika
Kriselu, 1975