|
Hitzak ebakitzean
DENA HOTZ
Dena hotz eta gordin zan, itsas unibertsalaren saminaren araberan...
Dena «hotz-berde» hitzaren semantikaz hornitzen zen, naturak zuhaitzaren orduan duen altura zen.
Hotza bai ta gaztea, bortitza ta sentsuala udaberriko odolaren ahala. Halakoak dira koloreak guztizko, zabalak. Nire emaztearen eta kotxearen gorria gogorra da ere, gordina, ezen eta gazteak direnean, itsasoaren sorbalda urdina, urdina, urdina da ezen eta zeruen lainoak erdoiltzen ez duenean... neskatxaren iledia luzea da ta beltz-gogorra ezen eta gazte denean, grixa, ordea, bizitzaren arratsa gainetik duenean... Nik ere bizitza oraindik berri, gazte, beroa nahi dut, margo gordinen gorrotoa duenekoa... Bai halakoa nahi dut, esperantzaz eta borroka nahiaz zeharo landua. Esperantza beti gaztea da, osoa, irmoa, gogorra, halan baita neskatxaren bular-sagarra, alaitasunaren bularra irmoa da, sendoa, tristeziarena, berriz, maxkala belaxka formalbera...
Nire pertsonaren harriek errai beltz-urdina dute, errai hotza, urdin garratza, ta nire harri hori gordina, gaztea —esperantzazko katea— betian, sekula, halan izanen da. Bai, harria ta nire esperantza bixkiak dira, biak beti berde dira, arrats batean kate berdinaz esposa ...baitira.
1973
Hitzak ebakitzean |