Hitzak ebakitzean
Luis Mari Mujika

Kriselu, 1975

 

 

SORPRESA BEZALA

 

   Sorpresa bezala

dena berde,

—bizkor, bete—

eskaini zitzaidan.

Dena farra,

ardo lodi

—udaberri—

bera zan.

 

   Ah, ilusio lodi

saratsezkoa,

amets ugari

hats guztizkoa.

 

   Nahiz eta zainetan

odola zahartu,

nahiz eta asperrak

erdoilez ukitu,

urrutian sumatzen dut

argi beraldikoa.

Bai, argi betikoa

herioan ere

bizia duenekoa.

Nahiz behera-beharrez

errenditu,

bideak beste

egunsentia du.

 

1968

 

Hitzak ebakitzean
Luis Mari Mujika

Kriselu, 1975