- SARRERA
- 1. IZATEAREN MINDURA
- 2. GAUZEN ERTZETAN
- 3. BIDEKO LELOAK
- 4. KOPLA BELTZAK
|
Hitzak ebakitzean Luis Mari Mujika
Kriselu, 1975
OTSO ZURIAK
Otso zuriak zaunka
gauaren sabelean...
Zaunka maltzur, zuriak
herri baten
zauriak.
Nire etxe hau
—nire Herri hau—
nork du zigortu
nork halan kolpatu?
Nire etxea lehen
aberatsa zen,
ederra,
airosa, fuertea.
Orain nire etxea
hesiz
antsiz
sarez
hertsi dute.
Nire etxea
—Herri nirea—
lehen handia zen,
aberats, librea,
orain da pobrea,
alargun,
tristea,
eskutan —soinean—
—bere gogoan—
nabarmen da katea.
Baina, etxe honen
kateek,
sareek
porrot
eginen dute,
semeak
etxeko leihoak,
ateak
defendituko ditu,
eta Herria betikoz
izanen da salbu.
1969
Hitzak ebakitzean Luis Mari Mujika
Kriselu, 1975
|