- SARRERA
- 1. IZATEAREN MINDURA
- 2. GAUZEN ERTZETAN
- 3. BIDEKO LELOAK
- 4. KOPLA BELTZAK
|
Hitzak ebakitzean Luis Mari Mujika
Kriselu, 1975
GABRIEL ARESTI-RI
«Poeta naizen ezkero
eztut zerurik espero.
Bederatzi kopla ditut
lau zuhur eta bost ero».
Gabriel Aresti
Zure bertsoa
aproposa zen,
zakar, mailuzkoa,
osoro klaroa.
Zer esango ote dute
poeta garbizale,
rima txukunen
alkate zirenak?
Lizardi agurgarri,
lakonikoa,
gaindu zenuen.
Bertso sozial,
hautsi,
«espontaneoak»
bota zinuzten.
Euskara trakets,
klaroan,
ideiak,
asmoak,
ironiak
bilusten zenituen.
Agian, Gabriel,
hire bertso eroak
gure bost kopla halako
balioa zeukak.
Hitzak ebakitzean Luis Mari Mujika
Kriselu, 1975
|