Hitzak ebakitzean
Luis Mari Mujika
Kriselu, 1975
ZERUA ALGARA BEZALA
Zerua algara bezala
lainoz hazten zen,
nigan susmo mordoak
ideia makabroz
puztutzen ziren.
Laino haietan
—Quijotea bainitzen—
halako fantasmak
ikusten nituen.
Ah, asmamen
zoro,
ero,
subkonsziente edo
zoramen
harro!
Soroak eta ideiak
arrats hotzean
zorabiaturik
zebiltzen.
Denak
poeta surrealista baten
gezurrezko koplak
agian ziren...
1971
Hitzak ebakitzean
Luis Mari Mujika
Kriselu, 1975