Hitzak ebakitzean
Luis Mari Mujika

Kriselu, 1975

 

 

ITSAS BAZTERREAN

 

             Itsas bazterraren linea leun guztiak nire begiek ederraren gorputza bezala pasa dituzte. Pasai, Ondarrabi, Hendaia, Donibane, Getary... Non bukatzen den itsas sabel honen bazterra? Galde Ghandi bezain humila den bati, edo eta ur hotzeko bixigu triste izutuari... Santa Klara uharteko tamarindoek ere hori erantzuten ez dakite, nahiz eta gau luze kapritxozkoetan mila bider mila ordu eta mila eratan itsas hotzari begira egon, egon, egon... han urrutiko bazter agoniko, ezposiblera... Bizia zer den, itsasoa zer den, existentzia zer, fedea zer eta horrela... poetak bakarrik egon ohi dira galdezka, besteek biziaren gurpila konplikaziorik gabe, era banalean, daramate, besteek horrela..., poeta mixerableak ezik...

 

1974

 

Hitzak ebakitzean
Luis Mari Mujika

Kriselu, 1975