|
Hitzak ebakitzean
DESIRAK URAK BEZALA
Desirak urak bezala dihoazkit hemen barrendik dihoazkit hondarraren eran, nola ur gordina eskutan halako nahasketa pilatu ta altzairu gogorretan.
Mendiak danborraren gorrotoaz mugitzen ziren, anaien arteko borrokak eta iraulpenak kontrajartzen ziren, elkar amorrotan ziren, desiraren bular gordinak —neskatxaren sagar bizkorrak— grinapetik (jerseypetik) eskaintzen, azaltzen ziren.
Ustegabean uztartu ziren —bolkanaren su gailen— desira nabarrak eta gorputzak, haragi hedatu ta grinak, antsi baten oinazeak istant goiaren burdin-azufreak, eta ordu luzeen besoetan ertz guztiak tente jarri ziren aldi hura goza nahian...
Harrezkeroz borroka ezingabekotan maitemindu zorrotzak ginen elkar zulatu nahian elkarren jabe izan zale, ez dakit nongo ozeanotan halako ohe zabaletan, ez dakit nongo, noizko, nonbaiteko ozeanotan...
1973
Hitzak ebakitzean |