Hitzak ebakitzean
Luis Mari Mujika

Kriselu, 1975

 

 

SENA HIBAIKO

 

   Sena hibaiko gau mozkorrean,

Eiffel dorrearen mantxa luzea uretan,

asmamen bohemio hau haitzurka

—Marcel, Unamuno, etopsikia, etabar—,

                Pariseko une usteletan...

Cézanne baten antzeko kuadroa da hau,

                osoro baldan, banal, axolik gabea...

Gendarme bat gertutu zait,

                — Zer egiten duzu hemen? esan dit.

                — Hemen, ezer...

                Hibai bazter

                hau denena da, monsieur.

Senaren amorean, beraz, denok dugu parte,

                 ezer ez egitea nolako galde...

                 Ezer ez egitea une bohemio, desaxolagabe honetan...

 

1973

 

Hitzak ebakitzean
Luis Mari Mujika

Kriselu, 1975