www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



J.D.J. Salaberri: Chants populaires du Pays Basque. 1870

 

aurrekoa hurrengoa

SORTHERAKO ALHABA DENDARIA

 

                Ziberutarrez

 

Sortherako alhaba dendaria,

Goizian goizik jostera juailia,

Nigarretan phasatzen dü bidia,

Aperendiza konsolazalia.

 

Zelian den izarrik ederrena

Jin balekit argi egitera,

Juan nainte maitiren ikhustera,

Ene phenen hari erraitera.

 

Mündü huntan phenarik gabetarik

Bizitzeko nik eztüt perillik;

Maithatü düt ükhenen eztüdana,

Horrek beitereit bihotzian phena.

 

—Maithatü düzia ükhenen eztüzüna,

Horrek dereizia bihotzian phena?

Maith'ezazü ükhen diokezüna

Eta juanen da zure bihotz mina.

 

—Merxikaren floriaren ederra!

Barnian dizü exürra gogorra;

Gaztia niz, bai eta loriusa,

Eztizüt galtzen zure esparantxa.

 

Adios beraz, ene maitia, adios!

Adios dereizüt orai sekülakoz;

Ezkunt zite plazer düzünareki,

Eta begira ene arrakuntrüti?

 

—Zer izanen da zure arrakuntria?

Zer ahal da zure egin ahala?

Zerbait khasü nitan gerthatzen bada

Süjet berri bat zütan izanen da.

 

aurrekoa hurrengoa