AGOTA
Ziberutarrez
Argi azkorrian jinik ene arresekila,
Bethi beha entzün nahiz nunbaitik zure botza;
Ardiak nun ützi tüzü? zerentako errada
Nigarez ikhusten deizüt zure begi ederra?
Ene aitaren ixilik jin nüzü zure gana,
Bihotza erdiratürik, zihauri erraitera,
Khanbiatü deitadala ardien alhagia,
Sekülakoz defendatü zureki mintzatzia?
Gor niza, ala entzün düt? erran deitadazia?
Sekülakoz jin zaiztala adio erraitera?
Etziradia orhitzen gük hitz eman dügüla
Lürrian bizi gireno alkharren maithatzia.
Atzo nurbait izan düzü ene ait'ametara,
Gük alkhar maite dügüla haien abertitzera;
Hürüntaaztez alkhar ganik fite ditin lehia
Eta eztitian jünta kasta agotarekila.
Agotak badiadila badizüt entzütia;
Zük erraiten deitadazüt ni ere banizala:
Eündano ükhen banü demendren leiñhüria
Enündüzün ausartüren begila so'gitera.
Jentetan den ederrena ümen düzü agota:
Bilho holli, larrü xuri eta begi ñabarra.
Nik ikhusi artzaiñetan zü zira ederrena:
Eder izateko aments Agot izan behar da?
So'izü nuntik ezagützen dien zuiñ den Agota:
Lehen sua egiten zaio hari beharriala;
Bata handiago dizü eta aldiz bestia
Biribil et'orotarik bilhoz üngüratia.
Hori hala balinbada haietarik etzira,
Ezi zure beharriak alkar üdüri dira.
Agot denak xipiago badü beharri bata,
Aitari erranen diot biak bardin tüzüla.
|