ÜRZO LÜMA GRIS GAXUA
Ziberutarrez
Ürzo lüma gris gaxua,
Ore bidajin bahua;
Baratzen bazaik musde Sarri, jaon apetitü hun hura,
Begiz ikhusten balin bahai Phetiriñalat bahua.
Ürzo gaxuak ümilki
Diozü musde Sarriri:
Egündano eztereiola ogenik egin jaon hari,
Ützi dezan igaraitera üsatü dian bideti.
Auher dük, auher, ürzua,
Jüratü diat fedia!
Aurthen aurthen jin behar dük eneki Phetiriñala;
Han nik emanen dereiat arth'eta zahiz asia.
Arthoz asia hun düzü
Libertatia bagünü;
Orhiko gabo ezkürtto hurak guri hobexe zizkützü,
Anglesa Frantzian sartzen bada Españalat baguatzü.
Ürzua, ago ixilik,
Frantzian eztük Anglesik;
Baiunara jiten badira Agaramuntek hilen tik;
Phetiriñalat eztük jinen zaragolla lüzetarik.
Fida niz zure erraner,
Fidago ene hegaler;
Goraintzi erran behar derezü jiten badira Angleser,
Nik ere ber gisan erranen diet Español papo gorrier.
Goraintzi erraile Anglese
Ni naika ezarten mezüler?
Orai diat orai ikhusten nitzaz hizala trüfatzen,
Ar'eta enaik beste urthe batez bortian freskeraziren.
Jaona, zuaza etxerat,
Mauletik Phetiriñalat;
Xori eta bilhagarro gizen zunbaiten jatera,
Ürzo hegal azkartto hoiek ezkira zure bianda.
|