www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



J.D.J. Salaberri: Chants populaires du Pays Basque. 1870

 

aurrekoa hurrengoa

GAIAZ EDER DA ARGIZARIA

 

                Ziberutarrez

 

Gaiaz eder da argizaria,

Egünaz ere bai ekhia;

Haien pare da ene maitia,

Arren haiñ da xarmagarria!

 

Igaran gaian, ametsetarik,

Botz bat entzün dit xarmantik,

Eztitarzünez betherik beitzen,

Haren parerik ezpeitzen.

 

Xarmagarria, lo ziradia,

Eztitarzünez bethia?

Lo bazirade, iratzar zite,

Ez othoi ükhen herabe.

 

Amodiua, gaiza erhua,

Jentia trunpa liuna!

Gaiak lo gabe, egünaz ere

Errepausürik batere.

 

Zure ganik orai phartitzia

Üdüritzen zait hiltzia!

Indazüt pot bat, ene maitia,

Mentüraz date azkena.

 

aurrekoa hurrengoa