www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



J.D.J. Salaberri: Chants populaires du Pays Basque. 1870

 

aurrekoa hurrengoa

ZÜ ZIRA, ZÜ

 

                Ziberutarrez

 

Zü zira, zü, ekhiaren paria,

        Liliaren floria,

Eta mirail ezinago garbia!

Ikhusirik zure begithartia

Elizateke posible, maitia,

        Düdan pazentzia,

Hanbat zirade glorifikagarria!

 

Oi! krüdela, erierazi naizü,

        Ütsüerazi naizü,

Ülhünpian eradükiten naizü!

Argitüren dela erraiten deitadazü;

Denbora da aitzina juaiten,

        Sekül'ez argitzen,

Üdüritzen zait naizüla abundenatzen.

 

Sarthüz geroz behin bihotzian barna,

        Zerk dereizü phena,

Xarmagarri ezinago zirena?

Zük diozü düdala ogena:

Detzagün beraz kausak kontsidera

        Nik badüt ogena,

Eginen düzü nitzaz plazer düzüna.

 

Oi, maitia, trüfatzen zira naski

        Üdüritzen zait klarki

Amodiorik eztüzüla eneki.

—Amodio ükheitia ezta aski;

Behar tüzü bestiak oro ützi

        Bai eni jarraiki,

Amodio perfeit bat nik diket zureki.

 

aurrekoa hurrengoa