ANDEREÑO BAT IKHUSI NUEN
Basa-nabartarrez
Andreño bat ikhusi nuen igande goizño batez;
Bista beian agradatu nintzan haren begiez;
Ezdut uste baduela parerik eztitasunez:
Ene bihotza tristerik dago harekin izan beharrez.
Anhitz maite baduzula fama hedatu zauzu;
Egun guziez maite berri bat egiten omen duzu;
Horiek hola balin badira, nor fidaturen zauzu?
Khanbiatu behar duzu ni nahi balin banuzu.
Baduzuia dudarik zu enetuz geroztik,
Nahi ere banukeela zutaz bertze maiterik?
Ezdut uzte balaitekela mundu huntan gizonik
Kontent bizi laitekeenik zu kitatuz geroztik.
Mihian dutzun elhe ederrak bihotzian bazintu
Menturaz zure maithatzia erresoli niokezu;
Bainan gero desplazerrik eman gogo baduzu,
Othoitzen zaitut hemen berian lurrez estal nezazu!
|