www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



J.D.J. Salaberri: Chants populaires du Pays Basque. 1870

 

aurrekoa hurrengoa

MENDIAN ZOINEN EDER

 

                Basa-nabartarrez

 

Mendian zoinen eder epher xango gorri!

Ene maitiak ere bertziak iduri;

Eni hitzeman eta gibelaz itzuli.

 

Ene bihotza duzu zu ganat erori,

Eta zuria aldiz harria iduri:

Ene begi gaixuak nigarrez ithurri.

 

 

                Ziberutarrez

 

Oherat ziradia, lozale pollita?

Oherat ezpazira jin zazkit leihora,

Hitzño bat erran eta banua berhala.

 

—Gora düzü leizarra, gorago izarra;

Oran 'eztiz'oren bat oherat nizala:

Ohetik jeikitzera herabe düdala.

 

—Bortü goretan eder peher zankho gorri;

Ene bihotza düzü züganat injogi,

Eta zuria aldiz botxia üdüri.

 

—Oreiña laster dua horen aitzinian,

Hurian sartzen düzü ahal dianian;

Ez amorioz bena bai bere beharrez:

Zü ere hala hala zabiltza arauez.

 

aurrekoa hurrengoa