BEÑAT MARDOREN KHANTORIA
Ziberutarrez
Ni deitzen nük Beñat Mardo, Barkoxe Baxabilako:
Othoitzen hait eztizadala khantorerik hunt haboro;
Eztakika ni nizala bürüzagi hartako?
Kantore huntzale hizalakoz düka hartzen banitate?
Aprendizik etzaik ez jinen Gaiñetarik batere;
Baxabilako laurentako nihaur enük ahalke.
Kobla horren emailia, ezta laboraria;
Zunbait markis, edo kunte, edo kardinalia!
Bürdüñarik dianian zintzarri egilia.
Zintzarri egile nizala ehadila ez düda:
Ar'eta ehait interrunpitü izigarri ardüra
Bürdüñaren xerkhara jinik hire magasiala.
Hitzazgütük estunatzen, Museñako kuntia,
Zerentako hartzen dian Gaiñetarren althia:
Ar'eta nik ere eztiat hiretako antsia.
Kunte, markis, kardinale ezin izan gintake;
Hobe diagü bai egonik hartü gabe banitate,
Hi tallür hizan bezala ni zintzarri egile.
|