www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



J.D.J. Salaberri: Chants populaires du Pays Basque. 1870

 

aurrekoa hurrengoa

OI! LABORARI GAXUA!

 

                Ziberutarrez

 

        Oi! laborari gaxua!

        Hihaurrek jaten arthua:

Ogi eta ardu geñhatzen auherren asetzekua:

Halere haiñ haie maite nula artzaiñek otsua.

 

        Artzaiña bada beztitzen

        Josliak tü gomendatzen

Zaragollen alderdi bata oihal hobez ezar dezen:

Halere higatüren dizü aitzinia beno lehen.

 

        Dendaria berant jiten,

        Arratsan goizik ützültzen,

Eta mündiaren jorratzen arte hartan abüsatzen:

Ezpeitü jaten diana hüllantzeko irabazten.

 

        Orai ürüliak oro

        Idorrian nahiago;

Hanitx lan agertü beharrez hari ore xori-lepho:

Hallikatzen balinbada zehian laur oropilo.

 

        Ehülia hari galtho,

        Ükhenik ere han franko;

Undar harien ebatsi nahiz oihala üzzten zerratzeko,

Fornizaliri erraiteko hariak zütila gaisto.

 

        Harri'giliren adreta!

        Harek badaki zer phentsa;

Mürria gaizki egin eta erdiruak lohiz thapa;

Etxia lurtatü denian, harrien gaistuak falta.

 

        Menüser, maiastüriak,

        Oi! lan güti egiliak!

Dena gaizki egin eta zurak dü estaküria:

Phasta zela adar-ondozü edo beta-bühürria.

 

        Eskalanpu egiliak

        Ebasten tü materiak;

Zazpira sos balio dina saltzen beitü hamabia:

Ostatin jan hen saria eta etxen gosez familia.

 

        Bigner batek bestiari

        Estakürü eman nahi:

Zuñi bere kopadüra hobe beitzaio üdüri;

Aihen gabe nahi denak hura beza üsü berri.

 

        Oi! taharnari fidela!

        Jüje ezpaliz igela!

Arraiñak jakile har eta hek litzakie kundena,

Haien etxe lijitima guri saltzen deikiela.

 

        Errejent bat bada hiltzen,

        Har'k eztü prosesik üzten:

Huntarzünak beitütü harek geiñ hun batetan ezarten:

Züntzürrin kuntrolatü eta sabelin ipotekatzen.

 

        Jaun aphezek etsortatzen

        Karitate egin dezen.

Berek aldiz phakatü gabe hitz bat eztie erraiten,

Herriko praubiak gosez eta haien ürhik ardollatzen.

 

        Ilhaginak aberasten,

        Arimak haiñ untsa galtzen;

Phezian eta khuntietan zer eztie hek ebasten!

Haiekila behar düke Jinkoak aizina ükhen.

 

        Kinkillarien suiñ hütsak

        Borthaz borthaz dabiltza;

Haien prenda ordinaria ixkilinb'eta ligeta;

Astin emazter ebatsiak igantia gero jokha.

 

        Oihenzaiñak eta guardak

        Kontzenziazko gizonak!

Gerak bazaitze farzitzen ihesiren tie postak;

Lagüner hareraziren bardin gaizo sinheskorrak.

 

        Sarjanten goldenabarrak

        Dirade gizon okherrak;

Haien egitekuetarik egiten tie Indiak:

Aisa pergüt izanen dira haier behatzen direnak.

 

        Sarjant eta notariak,

        Oi! arnes nesesariak!

Haien elhe ülühn gezürrek nahasten gaiza txipiak;

Ezta lagün hobiagorik bertan hüsteko etxiak.

 

aurrekoa hurrengoa