GOIZETAN JELKHITZEN DA
Ziberutarrez
I
Goizetan jelkhitzen da izar bat ederrik,
Hura dela diote zelian ederrenik
Lürrian ikhusten dit bat ederragorik,
Zelietan ere ezpeitü harek bere parerik.
Aspaldiko denboretan, gaiaz eta bethi,
Ihizen nabilazü xori eijer bati;
Azkenekoz atzaman dit, oi! bena tristeki!
Lümarik eijerrena beitzaio erori!
Xori khantazale, eijer, xarmagarria,
Aspaldian eztit entzün zure botz eztia;
Arren kuntsola zite, tristeziaz bethia,
Etzirade izanen gaizki tratatia.
Eijerki mintzo zira, üsatü bezala,
Trunpatü nahi naizüla badizüt beldürra;
Zü ziradila kausa galdü dit libertatia,
Enezazüla kita, fidela bazira.
Zük eztakizia jaon glant bat nizala,
Seküla trunpatzia phentsatü eztiana;
Ezpazira fidatzen gizon galant bati,
Etzitiala fida jagoiti besteri.
II
Arrosa buketto bat, üztarilan sorthürik,
Igorri niriozün jaon hari goraintzi;
Lantharia niala haren baratzeti,
Untsa begira lezan nitzaz orhitürik.
Uste ükhen nükian plazer zükiala
Bere lantharetik ükheitez buketa;
Igorri ditadazüt nahi eztiala,
Lantharerik emanik orhitzen eztela.
Ene lili eijerra, hunki jin hizala!
Eztat, ez, nik eginen jaon harek bezala;
Freskorik hait etxekiren ene bulharrian,
Deithoratzen haidalarik jaon haren izenian.
Ene gazte lagünak libertitzen plazan,
Eta ni, malerusa, tristerik khanberan!
Jaon gazte eijer bati eman neron konfidantza:
Hura eni baliatü traidore bezala.
|