ADIOS, IZAR EDERRA
Basa-nabartarrez
Adios, izar ederra, adios izarra!
Zure zare Aigeua munduan bakharra!
Aingeruekin (bis) zaitut konparatzen,
Zenbat maite zaitudan ez duzu phensatzen!
Adios, izar ederra, eta khariua,
Neure begietako lili arrarua!
Bihotzez zurekin eta gorphutzez banua,
Jarrikiren zautazut zur'amodiua.
Izan naiz Araguan eta Kastilloan,
Hitz batez erraiteko España guzian;
Ez dut ikhusi (bis) zu bezalakorik,
Nafarroa guzian zaude famaturik.
Jarrikitzen ninduzun izar eder hari
Nola mariñel ona bere orratzari.
Jende onak atentzione ene arrazoin huni:
Etzieztela fida amodioari!
Amodioa duzu arrosaren pare
Usaina badu eta ondoan arhantze;
Maitia, ni enainte egon zu gana jin gabe
Hil behar banu ere hirur egun gabe!
|