www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



J.D.J. Salaberri: Chants populaires du Pays Basque. 1870

 

aurrekoa hurrengoa

BORTIAN AHÜZKI

 

                Ziberutarrez

 

Bortian ahüzki, hur hunak osoki;

Neskatila eijerrak han dira ageri;

Hirur badirade, oi! bena xarmantik,

Basa-nabarr'orotan ez düte parerik.

 

Neskatila eijerra, oi begi ñabarra,

Nuntik jin izan zira bortü gaiñ huntara?

Garaziko aldetik desir nian bezala,

Ahüzkik'üthürrila hur fresken hartzera?

 

Goizetan eder dizü ekhiak leiñhürü,

Mündi'argitzen dizü üngürü üngüru;

Ni ere zur unduan hala nabilazü:

Eia maite naizünez, othoi, erradazü!

 

—Maithatü züntüdala badizü aspaldi,

Ezpenereizün erran orano zühauri:

Bihotzian edüki phena handireki,

Zühauri erraitera oi! ezin atrebi!

 

—Disimüla ezazü ahalaz lüzazki,

Maite ükhenen zütüt nik har gatik bethi;

Maite ükhenen zütüt nik har gatik bethi,

Gero izanen gira biak alkharreki.

 

Adio Ahüzki eta Nabolegi,

Dolü egiten deiziet Lakhasorhoreki;

Goraintzi erran izozie Ziprian Phinori,

Mil'esker derogüla haren karesari.

 

aurrekoa hurrengoa