AHAIRE ZAHAR HUNTAN
Ziberutarrez
Ahaire zahar huntan bi berst berririk
Alagrantziareki khantatü nahi tit;
Bihotza libratürik phena orotarik,
Desir nian maitia beitüt gogatürik.
Enükian sinhetsi, ezpeitzin üdüri,
Gogatüren niala maitia jagoiti,
Mintzatzen nintzirozün ahalaz eijerki,
Ene errna gatik hura ezin kunberti.
Zazpi urthe badizü, ene khariua,
Zütan ezarri nila ene amodiua;
Gerozti nabilazü tristerik gogua,
Beldürrez etzizadan zü goga, gaxua.
Zazpi urthez zitzaitzat ebili ondoti,
Ene trunpatü nahiz malezian bethi.
Ori egina gatik aisa eni erri,
Begiraizü Jinkuak zü etzitzan puni.
Zelüko Jinko Jaonak badü pietatet,
Bere denbora dizü errota egile;
Ürgüllütsiaren bortxaz ümilierazle;
Feit horrez orhit zite, maitia, zü ere.
Ühaiña ihizlari arraiñ hurin deno,
Gizon gaztiak tendre amoros direno;
Neskatiler ordian doloruski mintzo:
Desirra kunplit eta haientzat adio.
Pikantki mintzo zira gizoner, maitia,
Ez, sunja bazeneza düzün estatia;
Ez palinbanü maite fidelitatia,
Elitzeikezü kunbeni hola mintzatzia.
Zaldi xuri bat badit zure zerbütxüko,
Zük plazer düzünian biak juaiteko.
Etxekuer errezü dolorez adio,
Ützüliren etzira mentüraz haboro.
|