www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



J.D.J. Salaberri: Chants populaires du Pays Basque. 1870

 

aurrekoa hurrengoa

XORI ERRESIÑULA

ÜDAN DA KHANTARI

 

                Ziberutarrez

 

Xori erresiñula üdan da khantari:

Zeren ordian beitü kanpuan janhari;

Negian ezt'ageri, balinban ezta eri:

        Üdan jin baledi,

        Konsola nainte ni.

 

Xori erresiñula ororen gehien,

Bestek beno hobeki har'k beitü khantatzen;

Harek dü inganatzen mündia bai tronpatzen;

        Bera eztüt ikhusten,

        Bai botza entzüten.

 

Botz haren entzün nahiz herratürik nago;

Ni hari hüllant eta hura hürrünago;

Jarraiki ninkirio bizia gal artino;

        Aspaldi handian

        Desir hori nian.

 

Xoria zuñen eijer khantüz oihenian!

Nihaurek entzün dizüt igaran gaiian.

Eia! guazen, maitia, bibiak ikhustera:

        Entzüten badüzü,

        Xarmatüren zütü.

 

—Amak ützi nündizün bedats azkenian;

Geroztik nabilazü hegalez airian.

Gaiak urthuki nündizün sasiño batetara,

        Han züzün xedera,

        Oi! ene malürra!

 

—Xoria, zaude ixilik, ez egin khantürik,

Xoria, zaude ixilik, ez egin khantürik;

eztüzü profeitürik ni hola phenatürik,

        Ez eta plazerik

        Ni thunban sarthürik.

 

—Bortiak xuri dira elhür dienian,

Sasiak ere ülhün osto dienian.

Ala ni malerusa! zeren han sarthü nintzan?

        Jun banintz aitzina

        Ezkapatzen nintzan.

 

—Xoria, zaude ixilik, ez egin nigarrik;

Zer profeitü dükezü hola aflijitürik?

Nik eramanen zütüt xedera laxatürik,

        Ohiko bortütik,

        Ororen gañetik.

 

aurrekoa hurrengoa