www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



J.D.J. Salaberri: Chants populaires du Pays Basque. 1870

 

aurrekoa hurrengoa

MILA ZORTZI EHUN HEMERETZIAN

 

                Laphurtarrez

 

Mila zortzi ehun hemeretzian,

Urriaren hillaren bederatzian,

Umore ona nuien hoien khantatzian,

Gazte eta alegera, trankil bihotzian;

Ontasuna franko badut intresian,

        Deusik ez etxian,

Orai bezain abertas nintzan sortzian.

 

Nork nahi zer nahi erranikan ere,

Bidarraitarra nuzu bai nahi ere;

Etxeko seme ona segurki halere,

Nahiz baden herrian hobexagorik ere;

Baditut bortz haurhide, eneki sei dire,

        Oro adiskide,

Dotiaren gainetik samurturen ez gire.

 

Aita ezkondu zen gure amarekin,

Ama aitarekin, biak elgarrekin;

Orduian gazte ziren bertze zerbaitekin,

Eta orai zahrtu miseriarekin;

Ontasuna igorri bertze haurhidekin,

        Pharte bat enekin,

Enekin baino haboro bertze bortzekin.

 

Aita zen etxeko, ama kanpoko,

Jainkoak egin tu elgarrekilako.

Hirur muthiko eta hirur neskatoko,

Haurrik aski badute aisa bizitzeko

Balinba bertzerik etzaie sorthuko,

        Ez da fidatzeko,

Landatuz geroz hirriskatzen du phizteko.

 

Adinen beha gaude, egia erraiteko,

Gure ontasun ororen phartitzeko;

Diru idorra bere bada bizikixko,

Jainkoak daki zenbat den bakhotxaren dako;

Izaiten badugu ez dugu utziko

        Auzokuendako,

Bainan eztaikugu sakelarik erreko.

 

Hemen bagirade orai zenbait lagun,

Botoila bana arno edan dezagun,

Ona balinbada bira edan dezagun,

Tringa dezagun, plazer har dezagun,

        Bilha zenbait lagun:

Diru dianak izanen dik ezagun.

 

Etxek'anderia, zure tristia,

Iduritzen zaitzu gireladiru gabiak,

Diru badugu bainan ditugu larriak;

Zor utziren dautzugu gaurko afariak;

Etxek'anderia, emazu guardia,

        Har pazientzia,

Noizbait izanen duzu zure pagamenduia.

 

aurrekoa hurrengoa