www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



J.D.J. Salaberri: Chants populaires du Pays Basque. 1870

 

aurrekoa hurrengoa

ARGIA DELA DIOZU

 

                Basa-nabartarrez

 

        Argia dela diozu,

        Gauherdi orai'ez duzu;

Enekilako denbora luze iduritzen zauzu;

Amodiorik ez duzu, orai zaitut ezagutu.

 

        Ofizialetan deia

        Zure sinheste guzia?

Aitak eta amak ere hala dute gutizia;

Lehen bat'et'orai bertzea: oi, hau phenaren tristia!

 

        Othea lili denean,

        Xoria haren gainean;

Hura juaiten airean berak plazer duenian:

Zur'eta ner'amodioa hala dabila munduian.

 

        Phartitu nintzan herritik,

        Bihotza alegerarik;

Arribatu nintzan herrian, nigarra nuen beian:

Har nezazu sahetsian, bizi naizeno munduian.

 

aurrekoa hurrengoa