www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



J.D.J. Salaberri: Chants populaires du Pays Basque. 1870

 

aurrekoa hurrengoa

AMODIOAREN PHENA

 

                Basa-nabartarrez

 

Amodioaren phena, oi! phena handia!

Orai ezagutzen dut zer den haren phena;

Amodioa ez balitz den bezain krudela,

Ez nezakezu erran maite zaitudala.

 

Munduan zenbat urhats, oi! dudan egiten!

Ez ahal dira oro alferrak izanen;

Jendek errana gatik guretako elhe,

Maitia, trufa nainte zu bazintut neure.

 

Zeruan zenbat izar, maitia, ahal da?

Zure parerik ene begietan ez da;

Neke da phartitzia, maitia, enetzat;

Adio erraiten dautzut denbora batentzat.

 

Nik errana gatik, maitia, adio,

Ez nezazula ukhan zuk, othoi, hastio,

Bainan bai bihotzetik izan amodio:

Etzaitut kitaturen thunban sar artio.

 

Nik badut maiteño bat, oi! hura nolako!

Ez da ttipi ez handi, bai bien arteko;

Begia du ederra oro amodio,

Bihotzian sarthu zaut ezbaitzaut jelgiko.

 

aurrekoa hurrengoa