MENDEKOSTE PHESTETAN
Basa-nabartarrez
Mendekoste phestetan,
Aurthen Arnegiko errekan,
Istorio bat gerthatu da kasik ezpeitiot erran:
Bost emaztek edan dituzte hamalaur pinta arno betan,
Jokhaturik kartetan.
Jokua zute florian
Arnegiko Madrilenian;
Atso gaxuek uste zuten zirela zeluko lorian,
Saindu ororen erdian, bere botoilak aldian,
Bai eta plazer handian.
Batak zion bertziari:
«Haurra, hire graziari;
Arnoño hunek alegeratzen ditan bihotzñua niri,
Ene plazerra hola luken banu zenbait ogi poxi
Arno ezti huneki».
K...... eta Kattalain,
Auzo biak elgarrekin,
Arno edaten ari ziren koraje handi batekin;
Gero ondoan bazuten gibel aldian zer egin,
Bere fanfarreriekin.
Hirurgarrenak ederki
Tanteatzen omen daki;
Hamarrekuak harek zituen omen markatzen orori,
Ondarrekotz nahasi zen eta lurrerat erori;
Orduan etzen egarri.
Laurgarren hori zer pheza,
M........ zapatainesa;
Untsa esplikatzen zituen heskuara eta frantsesa,
Bai eta ere aisa egiten bide handian esa;
Horixe da haren letra.
Bostgarren hori zoin othe da?
Phensatzeko ez da phena;
Z.......... gaizo horrek nola ezpaituke lehena;
«Benedika dakiola, dio, mahatsari aihena.
Arno ekhartzen duena!».
Ahuntzeez jokhatu eta
Hasi ziren kolpeka;
Kaston deitzen zen guarda gazte bat, kanpotik jinik lasterka,
Hak phartitu izan zituen, ez uste bezain aisa,
Arrazoinik ezin phasa.
Zuk ere, Etxek'anderia,
Erran behazu egia;
Solas hortan zu othe zinen buruzagia?
Bost emaztek egiteko horixe da komedia!
Hurren baitzen zahagia!
|