www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



J.D.J. Salaberri: Chants populaires du Pays Basque. 1870

 

aurrekoa hurrengoa

MUTHIL GAZTIA

 

                Basa-nabartarrez

 

        Muthil gaztia,

        Bilo horia,

Burian duka banitatia?

        Uste duk bai naski

        Haizu dela bethi

Gorthiaren egitia andre orori.

 

        —Eni haizu da

        Galdegitia,

Zuri konbeni begiratzia,

        Hirur muthil gazte,

        Zu nahiz emazte,

Beren artian disputa badute.

 

        —Ukhan bezate,

        Nahi badute;

Ene perilik haiek ez dute;

        Ez nahiz ezkondu

        Ez disputan sarthu

Komentu batetarat orai baniazu.

 

        —Andre gaztia,

        Gomazu tronpa;

Zure gogua khanbiakor da.

        Komentu guziak

        Beitira bethiak

Jin zaite ni ganat, untsa izanen gira.

 

aurrekoa hurrengoa