www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



J.D.J. Salaberri: Chants populaires du Pays Basque. 1870

 

aurrekoa hurrengoa

ATHARRATZE JAUREGIAN

 

                Ziberutarrez

 

Atharratz jauregian bi zitroiñ doratü;

Ongriako Erregek batto dü glthatü;

Arrapostü ükhen dü eztirela huntü,

Huntü direnian batto ükhenen dü.

 

Atharratzeko hiria hiri ordoki,

Hura handi bat badizü alde bateti;

Errege bidia erdi erditi,

Maria-Maidalena beste aldeti.

 

—Aita, saldü naizü idi bat bezala;

Ama bizi ükhen banü, aita, zü bezala,

Enündüzün ez juanen Ongrian behera,

Bena bai ezkuntüren Atharratze Salala.

 

 

Ahizpa, juan zite portaliala,

Ingoiti horra düzü Ongriako Erregia,

Hari erran izozü ni eri nizala,

Zazpi urthe huntan ohian nizala.

 

—Ahizpa, enükezü ez sinhetsia,

Zazpi urthe huntan ohian zirela;

Zazpi urthe huntan ohian zirela,

Bera nahi dükezü jin zü zien lekhila.

 

Ahizpa junts ezazü arrauba berdia,

Nik ere jauntsiren dit ene xuria;

Ingoiti horra düzü Ongriako Erregia;

Botzik kita ezazü zure sor etxia.

 

Aita, zü izan zira ene saltzale,

Anaie gehiena dihariren harzale,

Anaie artekua zamariz igaraile,

Anaie xipiena ene lagüntzale.

 

—Aita, juanen gira oro alkharreki;

Etxerat jinen zira xangri handireki,

Bihotza kargatürik, begiak bustirik,

Eta zure alhaba thunban ehortzirik.

 

Ahizpa, zuza orai Salako leihora,

Ipharra ala hegua denez jakitera;

Ipharra balinbada goraintzi Salari

Ene khorpitzaren xerkha jin dadila sarri.

 

Atharratzeko zeñiak berak arrapikatzen;

Hanko jente gazteriak beltzez beztitzen,

Andere Santa Klara hantik phartitzen;

Haren peko zamaria ürhez da zelatzen.

 

aurrekoa hurrengoa