www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



J.D.J. Salaberri: Chants populaires du Pays Basque. 1870

 

aurrekoa hurrengoa

AITARIK EZ DUT

 

                Basa-nabartarrez

 

Aitarik ez dut eta ama ere zahartu,

Norbeiten beharra ere etxian badugu;

Zuk hala plazer bazindu nahi zinduzket zu;

Ene desirra zer den orai badakizu.

 

Etxeko anderia, zure niz ahalge,

Zure alaba prima gald'egiteko ene;

Ukhan dut adiskide bait eta erraile

Jarrikiten zaiola bertze zonbeit ere.

 

—Neguaren ondotik jiten duzu uda:

Zertako egiten duzu horrenbeste duda;

Zer uste duzu ala haizu dela bethi

Gorthiaren egitia prima gaztiari.

 

—Etxeko anderia, jiten niz zu gana

Entzunik baduzula lili bat xarmanta;

Entzunik baduzula lili bat xarmanta,

Lili bat xarmanta eta bihotz bat net ona.

 

aurrekoa hurrengoa