J.D.J. Salaberri: Chants populaires du Pays Basque. 1870
|
|
|
ENE IZAR MAITIA
Basa-nabartarrez
Ene izar maitia,
Ene xarmagarria,
Ixilik zur'ikhustera
Jiten nitzauzu leihora;
Koblatzen dudalarik
Zaude lo'kharturik:
Gauazk'ametsa bezala
Ene khantua zauzula!
Zuk ez nuzu ezagutzen,
Hori ere zaut gaitzitzen;
Ez duzu ene beharrik
Ez eta axolarik.
Hil edo bizi nadi
Zuretako berdin!
Zu aldiz, maite Maria,
Zu zare ene bizia!
Amodiozko phena zer zen
Oraino ez nakien!
Orai ez nuzu biziko
Baizik zu maithatzeko.
Norat den ixurkia
Hara juaiten da hura:
Orobat ni, maitenena,
Jiten niz zure gana!
|
|
|