XORI ERRESIÑULA, HOTS, EMAK ENEKI
Ziberutarrez
Xori erresiñula, hots, emak eneki,
Maitenaren borthala biak alkharreki;
Botz ezti batez izok deklara segretki
Haren adixkide bat badela hireki.
Heltü ginenian maitenaren borthala,
Horak hasi zeizkün xanphaz berhala,
Laster egin günian bertan gordatzera;
Erresiñula igaiñ zühaiñ batetara.
Nur da edo zer da? maitenak leihoti.
Adixkidiak gira, ziaude beheiti;
Eta bortha ideki emeki emeki
Mintza ahal zitzadan ahalaz segretki.
Nur da edo zer da? Nunko zirade zü?
Etxe ondorik eztit, pharka izadazü;
Egarri handi batek hartürik niagozü:
Üthürri hun bat nun den, othoi, erradazü.
Zure egarriaz ezta miraküllü,
Egünko egünian beo egiten dü.
Üthürri hun bat hortxe bathüren beitüzü,
Zük galthatzen düzüna gure behar dügü.
|