LILI EDER BAT
Basa-nabartarrez
Lili eder bat badut nik
Aspaldi begixtaturik;
Bainan ez nainte mentura haren eskura hartzera,
Banaki zer den lanjerra,
Juan nindaiteke aldera.
Lili ederra, so'idazu
Maite nauzunez errazu
Zure begiak bihotza banarik deraut kolpatu;
Kolpe huntarik badizu
Granganatzeko herrixku.
Ez nuke nahi malurrik
Balin bazindu ni gatik;
Ez dut ust ene begiek eman dautzuten kolperik;
Ez duzu beraz lanjerrik,
Etzira hilen hortarik.
Mintzo zirade polliki
Polliki eta tendreki.
Bisitaño bat nahi nuke egin nik zure ganat laburski;
Desirra badut segurki
Bazinezadat permeti.
Permeti niro, maitia,
Ez dut hain bihotz dorphia;
Bainan lehenik nahi dut jakin zure desirra guzia:
Zu ene ganat jitiaz
Estona laite mundia.
Ez ahal nuzu dukia,
Ez eta Aitorren semia!
Hola nehoren estonatzeko ez da sujet bat handia;
Zuhaur zirade sinplia,
Opinionez bethia.
Badakit sinple nizela;
Hori segurki hala da;
Iduritzen zaut atsolutoki ezagutzetan zirela;
Orai nik badut fortuna;
Bainan ez dut zuk emana.
|