www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



J.D.J. Salaberri: Chants populaires du Pays Basque. 1870

 

aurrekoa hurrengoa

GAZTETASUNAK BAINERABILA

 

                Basa-nabartarrez

 

Gaztetasunak bainerabila airean ainhara bezala,

Gauak phasatzen ditut ardura egunak balire bezala,

                        Oi!

        Ardura nabila maitia gana!

 

—Maite nauzula zuk erraiteaz ni eznaiz alegeratzen;

Baizikan ere nere bihotza arras duzu tristetzen,

                        Oi!

        Zeren ez nauzun kitatzen!

 

—Amodiorik badudala ez zerauzuia bada iduri?

Itsasoa phas niro zuregatik igeri,

                        Oi!

        Zeren zaren hain xarmagarri.

 

—Xarmagarria banaiz ere ez nainteke izan zure:

Nitaz agrada direnik berzerik munduan baitire,

                        Oi!

        Ni ganik urrun zaite.

 

aurrekoa hurrengoa