www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



J.D.J. Salaberri: Chants populaires du Pays Basque. 1870

 

aurrekoa hurrengoa

JUNDANE ESTEBE MARTIRA

 

                Ziberutarrez

 

Jundane Estebe martira,

Oihergiko patrua,

Agorrilan gerthatzen da;

Ainharbiarrak jun ginandin

Hanitx besta hartara,

Ez eskandal emaitera,

Ez aharra xerkhatzera,

Bena bai libertitzera.

 

Arrastiritan dantzatü,

Plazer ere bai hartü,

Eta oro akort heltü;

Ülhüna zenin abantzü

Etxerat abiatü:

Bi adixkide baratü,

Abüsione gerthatü,

Eta hüllan bizia galdü.

 

Etxegoihen eta Benta,

Uste düt deitzen direla,

Desfortüna zen haiena!

Koki saldo bat gibeleti

Makhila khaldüka hasi

Gü lürrerat nahiz egotxi,

Guri biziak idoki

Nahi beitzien segürki.

 

Koki saldo bat gibeleti

Makhila khaldüka hasi

Ustez biziak idoki.

Makhilak hürrerat ützi

Ganibetak idoki

Eta txixtaka han hasi:

Guri sabelak iaurri,

Odolez igeri jarri.

 

Mezü igorri berhala

Donaphaleü hirila

Musde Lojieren xerkhara;

Gimon barbera lagün hartürik

Jin zen gure herstera.

«Alo, jaun handi hanitxak,

Erragüzie egia».

 

—«Izan nüzü armadetan,

Hanix ospitaletan,

Soldado blasatietan;

Min horien parerik eztizüt

Ikhusi nik haietan.

Alo, jaunak, koraje,

Jinkuatan sinhetse,

Sendotüren zideie».

 

aurrekoa hurrengoa