www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



J.D.J. Salaberri: Chants populaires du Pays Basque. 1870

 

aurrekoa hurrengoa

PLAÑÜ NIZ BIHOTZETIK

 

                Ziberutarrez

 

Plañü niz bihotzetik,

Gaitza zer düdant eztakit,

Tristezia batek hartürik;

Enüke axolarik

Baliz erremediorik

Ene gaitza sendo ahal lironik;

Ezta mündian barberik, bat baizik,

Ene gaitza zertarik den ezagützen dianik,

Eta hura berantetsirik

Baniagozü, gaxua, tristerik.

 

—Berantetsi nündüzün

Segür geldürra banizün;

Bena ene khointak behar tüzü entzün:

Zük uste gabetarik

Zützaz ohart nündüzün;

Zure mina pharte eneki züzün;

Zure ganat jiteko heraberik enizün;

Bena beste manerarik arte hortan bazüzün;

Aspaldian gure etxian

Khasü horrez asarra güntüzün.

 

—Jin bazira, jin zira,

Segür hunki jin zirela!

Erraiten deizüt berantetsi züntüdala;

Nun egon zira hola

Horrenbeste denbora,

Jin gabetarik ene ikhustera?

Eztüzüla axolik balikezü zunbait marka,

Orai artino etzirenian jin ene kontsolatzera!

Jin zite ardüra ardüra

Phenaerazi gabe ni hola.

 

aurrekoa hurrengoa