www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



J.D.J. Salaberri: Chants populaires du Pays Basque. 1870

 

aurrekoa hurrengoa

IKHAZKETAKO MANDOA

 

                Nafartar eta Basa-nabartarrez

 

Hauxe da ihazketako mandoaren traza:

Lephoa mehe du eta ilia latza,

        Itxura gaitza;

Bastape guzitikan zauriak balsa,

        Hauxe da salsa!

Kristaurik ez daiteke aldetik phasa.

 

Lephoa mehe du eta buruia handi,

Mathel hezurra seko, dena beharri,

        Beiak eri;

Bi sudur ziluetarik mukuia dari,

        Ezpainak larri:

Hortzik izan badu ere ez duk ageri.

 

Bi hitzez a'izatzue laur hatzen failak:

Belhauna handi eta makhur gidailak,

        Lurrera zailak;

Kortesia eskatzen belhaunez ari da,

        Gero ezin ari da;

Haurren mantzenatzeko ze abantaila!

 

Fantasiak asko badu mando lapurrak;

Laur zangoak trepel eta juntetan hurak,

        Anka makhurra;

Ezpata bezain xorrotx bizkar hezurra,

        Ez duk gezurra!

Noiz larruturen zautan ni naiz beldurra.

 

Mando itsusi, zikhin, lotsagarria,

Galtzera bota didak osagarria,

        Okhagarria!

Sartzera eztio utzi nahi ostalerriak,

        Haren sartziak

Urrintzen zaiotela etxe guzia.

 

Buruko krapestuak grandeza badu;

Erostunikan balu nahi luke saldu,

        Ahal bezain zalhu:

Xikibat arnoren saria'iten ahal balu,

        Xarrantxak salbu,

Tratu hortan hainitzik ezliro galdu.

 

Aitzineko petralaz dago espartuz,

Zeren dako'ta duien erdia espartuz,

        Bertz'erdia trapuz,

Hatzeman phuska guziak lurretik hartuz;

        Ase niz tratuz,

Enfadaturik nago botigan sarthuz!

 

Sokak palupan eta lazoa trostan,

Errekari behera juan zazkit postan:

        Ezpainak oskan;

Ehun goropillo eta berrehun buztan

        Bakhotxaren phuntan:

Hek baino hobe likek batere ez ukhan.

 

Galtzera bota didak manta bat fina,

Atxunaren denboran Kadiztik jina,

        Oi, manta fina!

Oro goropillo eta zilo et'ezkina,

        Petatxuz egina;

Sekulan etzaut juanen mantaren mina!

 

Sakerdibat berria badu bereki:

Beldurra dago ladronek nonbeit edeki.

        Dabil'ederki:

Kapusail tzar phuska bat larru bateki,

        Kunpuntuz bethi,

Zirdina dariola anketan baiti.

 

Ene manduak duen zingilar khorda

Juan den zazpi urthian botigan zor da,

        Denbora sobra!

Merkatariarekin erreitut bordak,

        Testigu obrak!

Nik ere hartzekoak etzaizket kobra.

 

Ikhatz zaku ederren jabe dabilla:

Ahoak non dituen eztaite bilha,

        Phorroska milla;

Zazpi zortzi petaxu elgarrekilan

        Ziloekilan:

Heien bethazaileak badik aski lan.

 

Eskuaraz: zigila eta erdaraz: chincha,

Horren gainian era badut zer mintza:

        Biluaren gisa

Trenka dakidan beldurrez eztirot tinka,

        Kargak egin'ta;

Hortan gezurrik bada lephoa phika.

 

Mandoa zahartu zaut, krastuak hautsi,

Erostean'in zorra oraino bizi,

        Badut lan aski;

Norat nahi juan nadin zorra dut nausi:

        Hobe dut naski

Ferrak athera eta larrerat utzi.

 

Neskatxa banintz eta majoa falta,

Ikhazkinik ezkontzaz ez niro trata,

        Jainkoak barkha!

Lastimagarri baita ikhazkin hauta,

        Dabilan planta,

Bethiri eztirola etxetik athera!

 

Ikhatza saldu eta ondoko traza,

Gaitzuru bat arthoren saria falta,

        Etxera juan da;

Andriak nigar eta haurrek marraka,

        Et'ezin balaka!

Talo baten gaiik eztaik harrapa.

 

Abarkatik has nadin emeki emeki,

Haragi ustel urrin bat badu bereki;

        Haler'ederki.

Aztal'eta behatza kanpoan bethi,

        Ziloa petik:

Zangoak erretzeko perilik eztik.

 

Galzazpien berriak erranentut garbi:

Botoinak ttiki eta xiluak larri,

        Xotxak ezari;

Berrehun lekhutarik larri'ageri,

        Bragetak irri...

Jainkoa pharte! pikorrik ezduke sarri.

 

Barneko motxbat badut anhitz ederra;

Urratuiaren hutsez ezdirot zerra,

        Andre alferra!

Orratza duenian hariaz gerla,

        Apho fardala!

Sukhaldian lo dago jaiki eta berla.

 

Hara ikhazketariek duten girua;

Bonetaren kaskoan xuxen zilua,

        Phuntuz bildua;

Hirur laur erhi trebesetan xuti bilua,

        Enemigua!

Nik eztakit zer'iten duten dirua!

 

aurrekoa hurrengoa