IXKERRAREN ZAMARIA
Ziberutarrez
Ixkerraren zamaria
Bilho urdintzen hasia:
Zankho-besuak gogor eta bizkarrian zauria,
Bai eta istant güziez lurrilat erorlia.
Ixkerra sal'zak zaldia,
Balin badük eroslia;
Horrekin oihanilat juaitia, oi, eztük ez zühürtzia;
Belek eta arranuek horrenganat die lehia.
Ixkeraren zaldi hori
Establian xarmagarri;
Nik ja nahiago nikek ardüra huñez ebili:
Zaldariz aserik ere batere eztaiteke igi.
Ixkerrak zaldia pherestatü,
Eni hartzia dolütü:
Belek eta arranuek bidiannaie atakatü:
Jinkuak daki nula nizan jaon hetarik libratü.
Etziok xeha arthorik
Ahuan ezpeitü armarik;
Harentako ezta jiten Españatik olhorik;
Ixkerrak hartüz geroztik eztaki asiaren berririk.
Ixkerra, enaintek mintza,
Zamariak balü bixta;
Nurat nahi juanik ere eror eta ützülarrika
Aitzin gibelez ezkuka, sal'zak fite edo trüka.
Eztiat, ez, nahi saldü,
Ez eta ere trükatü;
Ene zamariak behar dik üda bortian phasatü
Hantik jin datekinian nahi hait untsa trüfatü.
Ixkerra, ago ixilik,
Eztük eginen trüfarik:
Hire zaldiak eztik janen üdan bortian belharrik;
Arte huntan eginen diek arranuek ase ederrik.
Kauter batek Ixkerrari
Eihera bortan berari:
Zamariaren haitatzen eztiala ikhasi,
Emaztiari so'gin zerola, hartü zinian, hobeki.
Ixkerra, othoi, pharkatü,
Etzaizü behar gaitzitü;
Alhabaizüna dela kausa koblatto hoik ükhen tüzü;.
Etxenko berriak kanpuan oro salhatzen dereitzü.
|