www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Izartxo
Joxe Manuel Estonba
1959

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Izartxo, Estonba'tar Joxe Manuel. Kuliska Sorta, 1959.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXVIII
TXUTXU-PUTXUKA

 

        «Kredo» bitarte bakarrik egon ziteken Izartxo, elizara Mesarako zijoan bakoitzean. «Kredo» esandakoan, Erko ta Urdiñe eliz barnean utzirik, kanpora irtetzen zan.

        Eta illunkera bait-zun ordurako, etxera zuzentzen zan berealaxe, ta an Erko'ren zai, irun da irun egoten. Ainbeste zun, izan ere, irun bearral

        Gabaz irun, da egunez josi, aren arrioren ederra! Arriorik ederren bañan, bere batayoa ta bere Erko.

        Ta lzartxo'ren poza, arizko irun-lanak amaituta, illuntzean Erko'rekin maite-irunlanetan asten zanean...!

        Gabako txolarte oik baño askoz ere atsegiñago ditu lzartxo'k, igandeko opor-orduak. Bakarrik eta luze jardun bait-diteke, orduan, bere maitearekin.

        Ta ezer ez ortarako, Kalagorri inguruan barna, ibillaldi bat ematerik baño oberik. Eta ala zoazkizu, igandero, erri ederraren inguruko baratzien barna, egurastu orde.

        Ok baratzak, ok zelayak! Eta auxen arrigarriena: begiak iñungo topogarririk ez aurrean. Mendirik ez, alegia. Tire...! izan, izan bai, bañan, an urruti, ikusterrearen mugan. Eta ok ere, musker bearrean, danak arre.

        Eta zabaldi bulartsua, baserri bakarka ordez, erri aundiaz jantzia.

        Erri aberatsa dala Erriotza, ba-du aberatsaren izan bearra, alako giza-tirkua elikatzeko!

        Ez du lzartxo'k, ala ere, urruti eder ayetara, begiak jasotzeko betarik. Ondoan bait du gauz oik guziak baño poz eta atsegin geyago ematen dion edergarria...: Erko!

        Aren arpegi ortz-argiari begira, joan da joan dijoa neska pertxeta.

        Oñak zanpatutako belar gizenak lurrintzen die eguratsa, inguruetako pinpilipauxek begiak edertzen, txartaka guzietako egaztiek belarriak alaitzen.

        Baratz-ertz guzietan barna, urak pol-pol dijoaz. Eta eguardiko eguzkiak geyegi berotzen bait-du; lzartxo'k, ixurkiak «pol-pol» dion bakoitzean, «atoz-atoz» entzuten dizu, ta alaxe adieraztera doa bere maiteari:

        —Atseden pixka bat artu bear genduke, Erko! Ertzeko ur berritsu oyetan ankak sartzeko gogoak ematen zidak neri.

        —Orixe bera asmatzen ari niñun ni...!

        —Emengo erreka oen berexia, bañan!

        —Emen ez Olearso'koen jauzi, apar ta zalapartarik...! Emen ez goroldiz zikindutako arririk. Emen ez beresiz jantzitako esirik. Ezti ta epel bli-bli dijoazte bere ildo zabalak beteki, Ibero ibai aundiaren, beso luze ta berdiñok.

        Eta gure gazteak, ur epel oetan, plisti-plasta. Plisti-plasta Erko, bion oñetakoak ezkuetan; plisti-plasta lzartxo ere, bi eskuekin gonak jasoaz.

        Ibilliz aspertu bañan, errekaren munan apatx exeri dira. Eta ez bait-die ur epelak, ankak oraindik naiko oztu, ok uretara luze-luze jarri dituzte. Ta lzartxo'k:

        —Sorgin-erreka duk, iñolaz ere, erreka au, Erko...!

        —Nik ere ala diñat uste.

        —Begira, begira, Erko, mari-orratz ori...! Tximista zirudik atzera ta aurrera. Begira-begira zeñen polita... Aurreko iya orren gañean kekatu duk orain...!

        —Bai, polita dun bai. Lore antzeko egal urdiñak dizkin, orratz antzeko gorpuzkera liraña... Polita dun bai, lzartxo... bañan, i añakorik bai ote...?

        —Ixillik ago, ergela...!

        —Etzekiñat ba, jakin ere, nor zeraten sorgiñagoen, xomorro ori ala i, sorgintxo...

        —I aiz naiko xomorro, ergela...! I... ta loreak aitatu ditukan ezkero, zer loramueta zaik iri atsegiñen?

        —Aurreko ubel-lili oyek politak ditun oso.

        —Ta zer zaik oyetan atsegiñen bere urdiña edo ta usaya?

        —Ez bata ta ez bestenik...

        —Ezetz...? Zergatik atsegin zaizkik, orduan?

        —Ire antz aundia ditekenelako...!

        —Nire antzik?

        —Bai...! Ubel-liliak apal eta ixil, osto aundigoen artean, doi-doi agertzen diten beren urdin polita ta usai eztia...!

        —Bai..., eta ori zer...!

        —Ba..., asmatuko al diñat... Ba... ik ere, ire aingeruzko begikera apal eta bakun orretan, iñungo arpegi eder eta maiterik aundiena agertzen didanala...

        —Erua...! Ez besteen erua...!

        Ta au esanik, uretik at ateratzen ditu Izartxo'k bere ankak. Erko, ayen zuri-gorriaz oarturik, len larraz odoldutariko une artaz oroitzen da, ta orduko lzartxo'ren larros-arpegi artaz.

        —Ez, Izartxo, ez. Ez ditun ubel-liliak niretzako lorerik atsegiñenak.

        —Zeintzuk dituk ba?

        —Larrosak, lzartxo; intz-tantoz bustitako larrosa aundiak...!

        —Ergela...!

        —Au neska...! Erantzunik nai ez duenak ez dezala galdetu... Nayago al dun nik galdetzea?

        —Bai, bai... Ergelkeri aundiagoak esango dituk, bestela, ta...

        —I loretaz ari izan aizen bezela, nik egaztiaz galdetuko diñat. No, ta zeñen ojua zain iri atsegiñen?

        —Gau izartsu oetako «klik-klok» garbiak ametsetan jartzen zidatek.

        —Uif...! Apo, mamorro gaizto orren ojua dun ori, neska.

        —Kir-kirraren leloak ere biotz-argitzen zidatek...

        —Uif...! Lurpeko xomorro itxusi baten zalaparta dun ori, neska.

        —Goi-ariztitako «kukuak» ere poz-esnetan jartzen zidatek.

        —Uif...! Egazti anker bateren txistua dun ori, neska.

        —ltxoin, itxoin... entzuten al duk? Orain esi ortan abesten ari dan txori orren txinta zaidak danetan atsegiñik neri.

        —Bai... Ez dun txantxetakoa ez. Ederra dun ori. Orren jabea ere ez dun nolaikoa izango. Kabidun egaztia dun agian. Nola, bestela, orrela abestu. Nai al dun bertara joan, kabia artu, ta etxera gurekin eramatea?

        —Ta zapuzten ba-dik?

        —Kabia utsik bada bakarrik zapuzten ditek. Ez ala, semetxoaz jantzirik ditekenean...

        —Arrigarria duk orixe...!

        —Bai, lzartxo, ala dun...

        Ta beste gaberik, ixil-ixillik, aurreko esi muskerretan galdu zan mutilla, kabi-zun.

        Neska, bitartean, saltoka, erle berri bat kolkoan sartu bai-litzayon...

        Ta ba-datorkio mutilla kabi polita eskuan. Iru txorikume zitun barruan, eta ok izuturik, batera ta bestera zerabilten, orratz-buru antzeko begi beltzak.

        —Oi gaxuoik —asi zan neska—. Zeñen politak! Zuen burutxo polit oik musukatzeko gogoa ematen didazute, txoritxuoik!... I, Erko, bañan, ez al ditek, gure eskuetan ola ibiltzen ikusita, beren gurasoak zapuztuko?

        —Luzaro ibilli ezkero bai. Goazen, ba, goazen, bere ayekin, etxera agudo.

        —ltxoin, oñetakoak jantzi arte...!

        —Gauz asko ekartzen zizkidan burura kabi onek, neska...

        —Zer, bada...?

        —Urretxindor onen kantak bukatzen ditun, berdin ere larrosaren ostoak... Ez al dun gure maitasuna ere noizbait amaituko?

        —Zergatik, bada?

        —Eguaren ederrak jazten dizkin loreak... Lore ederrak alaitzen txoriak. Eta oraingo egun eder ok neguan moztu ta oztutzen direnean, izaki polit guzi ok ixillik geldituko ditun. Eta ez al da gure maite au sentsun gordin oen zitua bakarrik izango, alegia... Eta, gero urteak moteldu ta epeldu direnean, ez al dun sagar umoa bezela, gure biziaren zugaitzetik jalkiko, alegia, ta...

        —Zer ari aiz esaten? Nik nere izate guziakin maite aut, Erko... eta ez sentsunakin bakarrik... Eta ez al didak ik esaten, askotan, gure izate au ez dala iñoiz ere galduko?

        —Loreak ere ez ditun galtzen, baldin bere ondorako, azia utzitzen ba-diten; ez eta txoriak kabiak umez betetzen ba-diten ere...

        —Eta guk, txoritxo polit oyen antzeko semetxoz beteko diau gure etxe guzia, ire urtume ederrez jantziko gure baratza... bai.

        —Ez dakin, bañan, izotzak aziak galtzen ditenela, ta miru ankerrak txoritxoak iretsitzen...

        —Nun dituk, bañan, gurean, izotz eta miru oyen antzekorik?

        —Gure biotz barrenetan, Izartxo.

        —Bai...?

        —Bai. Eta gure obenak ditun oyek...

        —A... bai..., Erko...? Aa..., egia, ez naizela oraindik batayatu. Batayatzen naizenean, bañan, kenduko zaizkidak danak, betiko kenduko, Erko. Eta ala, ire antzeko ta ire din egingo nauk, maite.

        —Danak kendu ez... Ez ditun batayoan, sortzezko obenaren sustrayak kentzen, eta zoritxarrez, kimu berriak eman da eman aritzen ditun beti.

        —Au larria...! Ta ezin al dituk, ordea, iñolaz ere kendu.

        —Kimu berriak bai, sustrarik ez.

        —Nola, Erko; esan, nola?

        —lrten ala kendu, ta anima beti garbi ta maitekor gorde nai ba-dun, Jaungoikozko maitasun aundi bat irazeki bear dan, ire biotz-barnean; eta ori elizako «Katekumenatum» ortan iritxiko dun.

        —Bai, bai... Artan alegiñez sayatzeko esan nai duk, ezta? Ez bildurtu, Erko, ez duk ori, nere alegiñen paltaz, geratuko, ez orixe, Erko.

 

aurrekoa hurrengoa