www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Izartxo
Joxe Manuel Estonba
1959

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Izartxo, Estonba'tar Joxe Manuel. Kuliska Sorta, 1959.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XI
ARTZAREN LARRUA

 

        Erdi ametsetan zentzuyon Basurdi'k Aritz agure itz-ontziari, len esan dugunez. Eta len utzitako Izartxo'ren ari mutur ura berriz artu nairik:

        —Ta nundik dugu guk, orduan, gure sua? Guk ere orrela pizten bait dugu.

        —Zuek... jakiña guk bezela pizten duzutela sua! Zapelaitz, zuen aurreko gizon gaizto arek guri lapurtu bait zigun, otsoa bezela, onara etorri ta gure etxe berriko altxariak eraman zizkigunean.

        —Piztu bai, erabilli bañan, beste era batera erabiltzen dugu guk su ori. Su aundietan arri gogor berexi batzuk berotu bai, ta ayekin ontzi bearrik ere ez, arkaitzetako zulo zabaletan berotu ta egosten ditugu gure jangayak.

        —Ez duk, aatikan, ori beti errex izango! Ez bait-ditek etxe guziak nai anbat arkaitz inguruan izango.

        —Ez... izan gabe! Ez ditugu, izan ere, gure txabolak nolarebait eta edozein lekutan egiten. Mendietan, goi-menditan batez ere, lekuaren ardure aundia izan bear da. An, goi ayetan, arrisku aundiak ditu artzai gaxoak: eta aizea, eta izotza, eta tximistak eta piztiak...

        —Zer ikuskizun ditek, ba, aizeak eta, arkaitz-zuloetan jangayak egoste orrekin?

        —...Asmatuko al dut ba... Aizeak fut azkarra dizute, goi artan, azkarra oso. Ez dago orregatik, bertan, ez zugaitzik, ez eta etxolik ere. Belar fin eta goxoa ernetzen da bakarrik an, ardien pozetan.

        Sakonak bañan, pagadi ederrez jantziak dituzue danak; eta pagadi ta zabaldien mugetan kare-arri txuriak. Eta zer dira men Arkale'ko arkaitz oyek gure angoekin bat artutal Milla urteko zugaitz zar trinkoak jeikitzen dira arkaitz-zuloetan; eta ayen babesean egin ditugu gure txabolak, bata emen, bestea or, txori kabien antzera, egin ere.

        Zabaldi loratsuak, baso itxiak, arkaitz txuriak, txabol politak... ango artzaingoaren ederra, Izartxo! Pagopeko itzalean etzanda, or, emen mauka-mauka ari diran ardiei begira egotearen gozoa, Izartxo!

        —Ta zuen mendian, orren maiz egiten dun lanbro, laño, ekaitz eta eurietan ere, kanpoko arri-zuloetan maneatzen al duzute zuen jana? —Usoa'k, tartea arturik.

        —Zergatik ez bada? Ez bait da itere soñeko artza-larru au, edozein euri-adarrak zulatu lezaken larru exkaxa. —Ta Izartxo'ren aurrean bere burua edertu nairik, jarraitu zuan:— Artza aundi ta gaizto bateri kendu nion. Gure basoak ondatu, ta ardien belardiak galtzen zitula ta, bera nun eta nor zanik ere, bertan akaatzeko asmoa artu nizuen.

        Ez nun, aatikan, errex izan! Ezin nizuen laisterkan oratu. Ez eta indarrez menderatu ere. Laisterkan eta indarrez ezin ba..., ta zuurtziaz arrapatzeari ekin nion.

        Aztertu nitun ondo artzaren oñatzak. Ikusi nitun ondo aren bideak. Eta aren zai jarri nintzan bereala. Ez nolanai, ordea l

        Artu nizuen ortarako, lizar-uztai bat, zugaitz orren uztaya bait-da geyen kakotzen dan uztaya, ta sartu nitun agin gogorren geziak zorroan. Erantzi soñeko guziak, eta gorputz guzia bustiñez igurtzitzen joan nintzan gero. Artzak egunero errekarako zeraman bidean, nere gorputzaren tajuzko zuloa egin, eta antxe sartu nintzan, aizearen aurka, ta dana bedarrez beterik...

        —Ta zertarako igurtzi uan gorputz guzia bustiñez —Aritzak erne.

        —Giza-usaya kentzeko. Piztiak usna bizia izaki, urrutienetik ere sumatu ta bereixten ditu inguru osoetako usai-mota guziak.

        —Eta zertarako aizearen aurka jarri, lur eta belarrez jantzirik bai-engoen?

        —Bada ez bada ere. Zulo ta zirrikitu txikienetik ere giza-usaya irten bait liteke...

        Artxe nengoan erne. Egon da egon, ta artzarik agertzen ez. Larritzen asi nintzan biziro. Izerdi otza sumatzen nun bustin-azalen azpian, izerdi otza ta buruko miña.

        —Zerk arrayok eraginda?

        —Neronek ere bai al dakit ziur? Gizonak aotik ez ezik, gorputz-azaletik ere arnasa artu bide du, nunbait. Gorputz guzia bustiñez estaltzen danean, alako ito bearra sumatzen bait da.

        Ala larritzen ari nintzala, ona nun azaltzen dan sekulako artza tapa-tapa bera bidean. Itxoin patxaran, estutu nere gezia, kakotu, egiñal guzietan, uztaya, ta... zast! or ziak txixtuan nere gezia, ta artzaren bizkar gañean sartzen da. Artzaren dantza ta orruak! Ez luzaroko, ordea. Antxe doa laster ankaz gora, gorputzarra zurrun.

        —Orren aixa?

        —Bai. Ez gezien indarrez, noski. Ez bait-nion biotzean sartu. Etzitzaidan ere an sartzea komeni.

        —Zergatik ez, bada?

        —Ona da artzaren larrua, bañan aragia obea. Ta bertan illotz bota ba-nizuen, egun gutxitarako jana nizuen.

        —Eta nola gelditu zan, ba, zurrun?

        —Aurretik pozoitua nenkarren gezia. Pozoi ori ez da bestien antzekoa, bizia bertan galdu-erazten duena. Belar berexi batetik lortu dudan pozoi orrek, kirio ta giarrak bakarrik uzten ditu illik.

        -Eta atzapar eta aotzar ayek?

        -Oyek ere bai. Eta, ala lurrean etzanda neukalarik, artu nere labain aundia, ta poliki-poliki larru osoa kentzeari eman nintzan. Nere soñean orain daramadan larru eder au ber-bera.

        Eta a zer nolako otoruntzak egin genitun, gero, nere txabol aurreko pagopean. Antxe exeri ziran mendiko neska eder guziak, artzayen artean, ur garden, esne gizen eta aize garbiak edertutako neska zuri-gorri ayek! Iñork ez izaki, ordea, Izartxo, ik bezelako erregin-taju politik. Eta ez diñat biotzean atsegin beterik, i an, danen erdian, erregin eder bezela ikusi artio.

        Ba dizkiñat an nere soñeko larru au baño ederragoak. Bisonte, axeri, basauntz, orein ta basa-beorrei kendutako larruak. Txuriak, gorriak, oriak, urdiñak: margo guzietako jantzi fiñak.

        lzartxo'k iñungo jaramonik egin gabe zentzuyon artzayari, ta etzun erantzun mutil beroaren itz xamurrei. Berak ez, bañan, bere amonak bai. Nik ez dakit zergatik, bañan, Usoa'k begiko makarra baño gutxiago ikusi nai zun mutil basatia.

        —Nere lzartxo axeri jantzian...? Ederki eman ere! Ez al ditek ire txakurrak beste jostailu oberik iñun ere topau? Naiko axeri aiz i, artza ta bisonteak iruzurrez atzemateko.

 

aurrekoa hurrengoa