www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Izartxo
Joxe Manuel Estonba
1959

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Izartxo, Estonba'tar Joxe Manuel. Kuliska Sorta, 1959.

 

 

aurrekoa hurrengoa

VIII
TXURRUMURRU'KO LANAK

 

        Bikote sastraka, errekatik sagardira laisterka. Erko'k: «ezetz arrapatu» esan dio neskari, ta onek: «bayetz» erantzunik, atzetik jarrai.

        Jarraitzez aspertu ba, ta sorgin-lore bat artzera makurtzen da, ta bere beatzakin oratzen du ta:

        —Ezkonduko naun? —galde egiñik, aize ematen dio.

        Ta aizearen egaletan gora doazen lore igartuaren izpiak:

        —Bai, ezkonduko aiz! —erantzun.

        —Erko'rekin? —Bigarrerez aize emanez.

        Eta lotearen azken izpiak, besteak bezela, goyak arturik:

        —Bai... Erko'rekin.

        Erko'k, orduan, atzera bira, ta:

        —Zer arrayo ari aiz or, ire buruakin izketan?

        —Ni...? Deus ere ez... Ok ere sorginkeriak dirala, esango duk eta...

        —Sorginkeria dan ala ez dan esateko, zer dan jakin bear diñat, aurretik...

        Ta Izartxo'k piper gorria baño gorriagoa:

        —Deus ere ez. Au mutilla!... Dana jakin nai dik...!

        Exeri dira, onenbestez, eguzkitara, ta betak eta giroak izketara laguntzen bait-du, iñoiz baño «sorgiñagoa» dagon lzartxo'k:

        —I ta... zertara joaten aiz orren maiz Txurrumurru'ra? Zer dituk ango ire lanak? Arako bidea uanala, esan zidak Xipo'k,... eta neregatik bakarrik utzi dukala...!

        —Ona emen beste nun zer berri...! Ik ireak gorde, ta besteenak jakin nai ditun, ezta? Ez al dakin gezurrezko jokoa dala ori?

        —Au mutilla...! To... esango diat ba...

        —Zer sorginkeri itunan ire buruarekin?

        —Ori... ba... nigatik bakarrik utzi ditukala ire Txurrumurru'ko lan oyek...!

        —Ziur al dun ori, Izartxo?

        Eta gezurretan ikasi gabea dan neska tolesgabeak gorri-gorri:

        —Ba... orren antzekoa... Sorgin-lore orrek irekin ezkonduko naukala, esan zidak, Erko...!

        —Izartxo...!

        —Ik Xipo'ri esandako itzen antzekoak dituk ba... Ez al dituk ire Txurrumurru'ko lan oyek sorgiñezko agoak izango, Erko...?

        —Zer bada?

        —Sorgin guzien Ama, Mari, mendi ortan bizi dukalako.

        —Gure ezkontzarako arreoa egiten ari naun Txurrumurru'n, Izartxo. Ta ez diten ango sorgiñek kristauen ezkontza austeko indarrik...

        —Ixillik ago ergela!

        —Mea-lan ederrean ari naun an, lzartxo. Eta etxean dizkiñat, an egindako burnizko aizkora, atxurra, layak eta goldea.

        —Bai...?

        —Eta orain iretzat goraizeak eta sulla eder bat egiten ari naun, maite.

        —Egitan ari al aiz?

        —Kristauak ez diten gezurrik esaten, lzartxo.

        —Esan, esan nola...! Ez ni aoa zabalik utzi!

        —Emendik begiratuta Txurrumurru'k dana arrizkoa dala zirudin. Ez dun, bañan, ala. Bere sakonetan arria zirudin ori, burni-mea dun, neska!

        —Eta nola aizkora ta atxurretan biurtu dituk burnizko arkaitz oyek?

        —Nola...?...Begira...!

        —Begira niok, bai; sor eta lor begira... ea, esan nola?

        —Mendiaren zulo ayetan sartu ba, ta su aundia egiten diñat, pagoen mokorrekin. Eta su ta gar, egun guzian, ango meatzak ondo berotu ondoren, bertan jayotzen dan iturritik kaikuka ura bota ta bota diardut, orma ayek lenbaitlen oztu ditezen. Beroakin zabaldu ta otzakin estutu: arritzar ayek artezituta gelditzen ditun. Artezi ayetan goroztizko ziriak sartzen dizkiñat gero. Busti ok gero uraz... eta ala aundituz eta aundituz, arkaitzak urratu, ta danak ra-ra pusketan jalkitzen ditun.

        —Ene... ta ango zuloetan sartzen aizela esan duk, ezta?

        —Bai. Txurrumurru aberatsa, oso aberatsa dun burnizko meatzetan. Nun-nai ageri ditun burni-aztarnak, lur azalean eta barnean ere bai. Zulo-barnean aritzea errexago zaidanan, ordea. Zuloetako ormak suaren beroa obeto gordetzen bait din, eta artaz lana errexago biurtzen...

        —Ez dakik, bañan, Txurrumurru'ko zulo oyetan maitagarriak bizi dirala...

        —Zer maitagarriak...?

        —Ba... mundu onetik maitagarriak iges egin bear izan zutenean, Txurrumurru'n gorde itukan. Artarako, ayen mutil, intxitxuak, mendiaren errayak landu ta ayentzat leku ta jauregi ederrak egin zizkieten. Eta ik esandako zulo oyek, artarako bideak. Eta antxe bizi dituk, arrezkero, maitagarriak, urrez betetako jauregi ayetan. Eta noizean-noiz, eguzkitara ateratzen dituk, urrezko orrazi ta urrezko kilo ta ardatzakin, eguraztera ateratzen, edo ta mundua aldatzen edo ta lengo gisan dijoan ikustera...

        —Oi! Oyetako maitagarri bat bertan aurkituko ba nin...

        —Zertarako?

        —Areri urrezko orrazi, kilo ta ardatz oyek kentzeko.

        —Bai...?

        —Bai... eta gero, onera ekarri, ta ire buru polit ori, ta ire esku fin oyek ayekin eder-jazteko...

        —lxillik ago, ergela!... Ez al dakik maitagarrien jauregia ondatzen ari aizela ta andereño ayek aserretzen ba-dituk, betiko galduak gaudela...!

        —«Aitaren» batekin, nik ango maitagarri guziak uxatuko, Izartxo; eta bertako urre ta altxari guziak neretzat artuko...

        —I... ta nola, emen iñork jakin ez eta, nola ikasi duk burnia lantzen?

        —Erroma'n ikasi niñan ori, beste gauz asko bezela.

        —Erroma'n? Bai al dituk an, Txurrumurru añako mendiak...?

        —Erroma bertan ez. Bañan, bai inguruetan. Nere ango ibillialdietan, ola bat ikusi niñan. Antxe ezpatak egiten ari itunan. Ango gauz guziak ondo ikusi, ta ea nundik ekartzen zituzten mea-kozkor ayek galdetu nien bertako langillei. Ta ayek esandako lekuak aztertu, ta nerekiko esaten asi niñun: to, Txurrumurru'ko aitzak ere onen antzekoak dituk oso. Ba-dizkiau, beraz, meatzak gure errian. Ez diau emendik aurrera, urre ta abere gizenen truk, erosi bear gure ezpata ta aitzurrak. Ikasiko diat nik Urgoiti'ko nere tresneria antolatzen, ezkondu baño len.

        —Ta nola antolatu dituk ba tresna oyek...?

        —Ziriz autsitako puskak arritzarrez zaplaztu lenen; eta gero, ikatzez naasi, ta txondar bat egin danakin, aurretik egin dudan labe edo obian, azpian ikatz-malla, gañean meena, gero ikatzena berriz ere, eta ala, gopuruño bete artio. Xoloetatik sartzen dan aizea auspo aundiaz indartzen diñat. Eta antxe egoten naun fut eta fut, ordu luzeetan, dana agoya biurtu artio. Oztutako agoya au gero, burnizko mallu aundi batekin jo ta jo, ibilli bear izaten diñat, bertako txatar guzia bota, ta burni garbia gelditzen dan arte.

        —Bai..., bañan eta atxurrak eta aizkorak eta...

        —Agudo nai dun ik... mallu-petik ateratako burni-puskak gaya ditun, neska, ez tresnak. Lan asko zion, oraindik, tresnak egiteko, Izartxo. Sutan urtu bear din, berriz, agoyak; eta gero, aurretik buztiñaz egin ditugun moldetan botatzen diñagun burniaren ixurkia, xirrikitu batetik, eta oztutzen uzten. Kendu, gero, buztiñezko moldea, ta...

        —Ta eginda zioztek, ezta?

        —Bai, egiñak...! Gelditutako bizarrak zaplatu bear dira, oraindik, tresna ederrak ekartzera egin arte.

        —Ta zenbat langille biltzen zerate Txurrumurru'n?

        —Batentzat lan geyegi zala ta, besteek jakitea ere gauz ona zala ta, lagun batzuei esan nien nere izkutua. Bost gabiltza danak...

        —Beste oyek ere ezkontzarako arreoa egiten ari ote dituk?

        —Danak ez. Batzuek ezkonduak zeuden eta...

        —Arreokoak egin ezkero, mendiko lan oyek utzi egingo dituk, ezta?

        —Bai zera, utzi! Urte guziko ta bizi guziko gayak lortu bear dizkiau, lzartxo. Ez gaitun ezkur-opill eta mama gozoaz bakarrik biziko.

        —Nola, bada? Ez al diau naiko, beingo tresna oyekin?

        —Ez, enetxo, ez. Urteoro, ezkur, ezti ta sagar-biltzea diaun bezela, ok ere urtero egin bear dizkiñagun. Tresnak ere erabilliaren erabilliaz ondatu egiten ditun, badakin? Eta tresna ok gañezka eukitzea ere on diñagun oso...: bestiei on egiteko, eta baita palta zaizkigunak, oen truk, lortu al izateko ere. Etorkizun zabal, alai, on eta ziur bat irabazi bear diñagun, Izartxo.

        —Bai... ezkur, ezti, sagar biltzen... alkarrekin gabiltzak... Eta zer egin bear diat, bañan, nik, emen bakarrik, i Txurrumurru'n abillen bitartean?

        Ala, uso-aldra bat agertu zan zeru-mugan, ego-aldera egalka... Bi gazteek egaztiei begi-begira gelditu ziran. Eta be-aldean gorde ziranean, lzartxo'k bere maiteari:

        —Eta aizak Iñaxio..! Nora zoazik egazti oyek?

        —Oyek...? Ni ibilli naizen lekuetara... eta Erroma'ra... ta Asia'ra... eta Egito'ra...

        —Ene! Bai...? Eta zergatik ziaztik ara?

        —An bean, or goi oyetan baño lur eta jende obea dagoelako. Kristauak, batez ere, maite dizkiten uxo polit oik... Eta illobiaren gañetan jartzen ditek ayen irudia, berdin ere jartzen eliz aurreko orma nagusian.

        —Eta zergatik ori?

        —Usoa, animaren irudia dalako, eta Gogo Gurenaren irudia dalako, batez ere.

        —Ona niok, orduan, ni...! usoak sorginezkoak zirela uste bait-niken nik...

 

aurrekoa hurrengoa