 |
GARGARRILLAREN LENENGO EGUNA
Noiz Maria guziz santari biotza eskeñi bear zaion
Maria guziz santa geiago onratzeko berari señalatua dagokion egun au, edo geroxeago edo lentxeago beste bat, baldiñ orduan jai egun andiren bat suertatzen balitz, konturako, Pazkoa Maiatzekoa edo Korputz eguna, aututzen da berari biotza eta ill guzian bera onratzeko egiñ diran deboziozko lanak berari ofrendatzeko. Eskeñtze edo ofrendatze au ongarriago izan dediñ, konfesatu eta komulgatu bear da debozio andiaz; eta eskerrak eman ondoan, egiñ bear dira ondorengo aktoak.
LENEN. Mariari bere biotz txit maitagarriaren onran Maietzeko ill guzian egiñ zaizkion lan on guziak berriro ofrendatzea.
BIGARREN. Jaungoikoaren eta zeruko Santu guzien atsegiñ kontentu zoragarria dan Mariaren biotz sagradua, Jesusen Biotzaren antz andieneko biotza gañez egiteraño graziaz betetako, eta on eta mesede guziak beraren bidez datozkigun biotza beñ eta askotan egun artan adoratzea.
IRUGARREN. Gure biotza Santu guzien biotzakiñ, eta batez ere bizitz onetan Mariaren biotzari debozio eta amodio geiago izan zienen aiekiñ batutzea, guri palta zaguna berak osa dezaten.
LAUGARREN. Gure biotzaz egiten diogun arren ontzak ar dezala, eta azkengabeko onra eta alabanzak berari zeruan eman al izateko mesede paregabeaz bizitz onen ondoren koroa ditzala, umilatasun andiaz berari eskatzea.
BOSTGARREN. Egun onetan gure debozioak berotasun andiagoaz errezatzea; bere imajiñenbat, edo bere izeneko elizen bat bisitatzea; itz batean, Jesus eta Maria beti gure biotzetan bizi ditezen zale eta deseo irazekiaz, egun au al genzakean ondoen ematea.
MARIA TXIT SANTARI
BIOTZA OFRENDATZEKO
Modua
Birjiña guziz santa, Jaungoikoaren Ama, eta nere Erregiña, zure oñetan belaunikatu eta guzia dezakean Jaungoikoaren eta zeruko Santu eta Santa guzien aurrean eskeñtzen, eta zure serbitzura ematen dizut, pekatari onbear tristea banaiz ere, nere biotz guzia oso bere zale eta deseo guziakiñ. Eta biotz au, zurekiñ zure Seme txit santuaren gauza bezela, sekula guzirako zure eskuetan ipintzeko asmo egiazkoan nago. Ontzat ar zadazu barrun-barrundik egiten dizudan ofrenda au, oh Ama txit ongillea, Santu guziak egiten dizutenarekiñ batera, eta iritxi zadazu aurrerontzean bakarrik zuretzat eta zure Semearentzat bizitzeko grazia. Onela egiñgo dedala uste det bere laguntza jaungoikozkoarekiñ eta zure anparo indartsuarekiñ; eta nik nere aldetik, iñork beartugabe, pozik agintzen dizut, ala egiñgo dedala. Irazeki zazute nere biotza, oh Jose eta Maria, zuek zeronean dauzkazuten su guziz biziaz, lurrean amodioaren suzko bonbonadetan irazekita Aingeru eta Santuakiñ batera sekula guzien sekuletan zeruan zuen amodioan sutu eta urtu nadiñ. Amen.
EGUN-ORO
AZKENEAN EGITEN DAN LETEIA
Birjiña guziz gozo
Zeruko poz atsegiña
Ar izazu lore oiek,
Gure Anrdre Erregiña.
1
Maietzeko illaren
Egun ongarriak,
Emaikitzute arren
Lore zuri-gorriak:
Apañtzeko Amaren
Aldare berriak,
Kanta ditzagun bere
Itz zoragarriak.
2
Goiz-aldeko izarra,
Donzella, zu zera,
Jaiotzan añ ederra
Ziñan, bada, atera:
Mundu gaizto oni gerra
Zatoz ematera,
Eta Luzifer gaiztoa
Menderatutzera.
3
Evak sortu bazuen
Guretzat nekea,
Zu jaiota munduan
Egiñ zan pakea;
Argatik infernuan
Sortu zan kaltea,
Baita jarri zeruan
Zabalik atea.
4
Luzifer dezbrua
Da agitz samintzen,
Beti zure anparoa
Degula sentitzen:
Orrela ari burua
Diozu ausitzen,
Eta guri zerua
Oparo eskeñtzen.
5
Izar ifar-aldeko
Argi emallea,
Gure zorioneko
Bide-erakuslea;
Zu zera bai gaueko
Gu gordetzallea,
Tristuren biotzeko
Desterratzallea.
6
Ah zure mantupean
Señora Erregiña,
Zeñ izan ditekean
Sartzearen diña:
Etsaiek beñ batean
Ta aien alegiña,
Garaitzeko atakean
Gu gauza bagiña.
7
Zuregan birtutea,
Ispillu argia,
Atsegiñ da ikustea,
Donzella garbia:
Hura bada ikastea
Guretzat gloria,
Ta gero izatea
Zurekiñ, Maria.
1
Gaur gu pekatariak
Ona zure billa,
Gerade etorriak
Alkarrekiñ milla;
Egitera eskariak
Oh Maria ongilla!
Bada iritxi sariak
Al izan dedilla. Amen.
Birjiña guziz gozo, etc.
V. Ora pro nobis, Sancta Dei Genitrix.
R. Ut digni efficiamur promissionibus Christi.
OREMUS
Défende, quaesumus, Domine, Beata Maria semper Virgine interdedente, istam ab omni adversitate familiam, et toto corde tibi postratam ab hostium propitius tuere clementer insidiis. Per Christum Dominum nostrum. Amen.
|
 |